Haurren hezkuntzaren alde Ikea-k gauzatu duen kanpainak arrakasta handia izan du
‘Peluches para la Educación’ elkartasunezko kanpainaren bitartez, Ikea-k Espainian dituen dendetan 530.000€ lortu dira, UNICEF eta Save the Children erakundeen haurren hezkuntzarako proiektuetara bideratuko direnak.
Lortutako dirua, UNICEFek Fundación Nelson Mandela erakundearekin batera abian jarria duen Schools for Africaekimenera bideratuko da; honen helburua, kalitatezko hezkuntza eskuragarri ez duten milaka haurri aukera bat ematea eta etorkizun hobe batekin amets egin ahal izatea da.
Gaur egun, 67 milioi haur baino gehiagok ezin dute eskolara joan eta eskolatze tasarik baxuenak Sahara hegoaldeko Afrikan aurkitzen ditugu; bertan, eskolara joateko adina duten haurren %65ak soilik du hezkuntza eskuragarri.
Ikea-k bultzaturiko Schools for Africa ekimena, zazpi herrialdeetan garatzen da eta zortzi milioi haur eskola joan ahal izan daitezela eta kalitatezko hezkuntzarako sarbidea izan dezatela du helburu.
‘Peluches para la Educación’ espainian eta munduan
Laguntza hau urtero posible izaten da ‘Peluches para la educación’ ekimenean parte hartu duten IKEAko langile eta bezeroen elkartasunari eta konpromisoari esker; ekimen honen bitartez, 2011ko azaroaren 1etik 2012ko urtarrilaren 5a bitartean saldutako panpin, haurrentzako menu edo haur liburu bakoitzako euro bat UNICEFera bideratuko du IKEAk.
Guztira, 2003. urtean ekimen hau abian jarri zenetikIKEAk Espainian dituen dendek 3,3 milioi euro baino gehiago eman dituzte haur kalteberenen bizitzak hobetzera zuzenduriko proiektuetara bideratuak izan direnak.
Orokorrean, kanpaina hone 47 milioi euro lortu ditu, 40 herrialde ingurutan 8 milioi haurrentzako laguntza eskainiz.