Haurren Hiria VII. Topaketa: Hiria, haurrak eta komunikabideak
Apirilaren 19an hasten da Haurren Hiria VII. Topaketa. Bertan, hiriak haurrengan proiektatzen duen irudia, telebistek aurkezten dituzten edukiak, haurrek Internet edo bideojokoen bitartez zein edukitara duten sarbidea aztertuko da.
Gai hauen inguruan eztabaidatzeko eta hausnartzeko asmoz,komunikazio, hirigintza, hezkuntza, psikologia, soziologia eta kultur-animazio arloko profesionalak bilduko dira hiru egunez.
Topaketa Madril-eko Casa Encendida-n ospatuko da, apirilaren 19tik 21era.
Topaketaren helburuak
• Komunikabideek haurrekiko dutenportaera ezagutu eta aztertzea: zein irudi proiektatzen duten, nolako berriak ematen dituzten, zein arlotan jartzen duten arreta eta nola tratatzen dituzten...
• Hiriak haurrengan proiektatzen dituenirudiak aztertzea eta nolako eragina duten haiengan.
• Telebista guztiek ez dutela babesturiko ordutegia betetzen salatzea.
• Haur eta nerabeek parte hartzen duten komunikabideak ezagutzea, nola kudeatzen dituzten, noren menpe dauden, helduek zein paper betetzen duten eta haurrek zein nerabeek nola hautematen duten.