Haurren pobrezia, hedabideen agendan
Espainia-n, pobreziaren igoera krisiaren begi bistako ondorioetariko bat da eta haurrengan duen eragina bereziki kezkagarria da, La infancia En España: El impacto de la crisis en los niños txostenak azpimarratu duen bezala.
Haurren pobrezia tasa, gizarte batek bere egoera ezagutzeko duen adierazlerik nabarmena da. Herrialdeek eta gobernuek hiritar kalteberenen (haurrak)ongizatea bermatzeko gizarte politikak nola mantentzen dituzten neurtzeaz gain, gizarte osoaren etorkizuneko ongizatearen adierazle ere bada.
Estatuko ia 300 hedabidek, prentsa, irrati, telebista eta kanal digitalak barne, txosten honek aurkezten dituen datuen berri eman dute: lehen aldiz Espainia-n, gizarte talde pobretuena haurrek osotzen dute, eta soilik bi urtetan, ia 205.000 haur gehiago pobreziaren atariaren azpitik bizi diren familietan kokatzen dira.
Datuek argi hitz egiten dute eta bere espazioa izan dutetelebistetako albistegietan eta herrialdeko hedabide nagusietan. Haurrek, aspaldian lehen aldiz ere, hedabideen agendan toki garrantzitsua izan dute, eta politika zein gizarte agendan ere.