Haurren pobreziaren aurkako guztien adostasuna Kongresuan

Diputatuen Kongresuko Osoko Bilkurak bart aho batez onartu zuen Legezkoa Ez den Proposamen bat (LEP); bertan, "haurren pobreziaren aurkako borroka oraingo legealdian lehentasun bilakatzeko konpromisoa hartu zuen". Legealdi honetako talde parlamentario guztien adostasunarekin Osoko Bilkurara heltzen den lehen proposamena da.

UNICEF Espainiak krisiak haurrengan duen eraginaren inguruko txostena aurkeztu zuenetik hilabete pasa ondoren eztabaidatu da ekimen hau Kongresuan; txosten horrek, haurren %26a baino gehiago pobreziaren atalasearen azpitik bizi delaerakusten du.  
  
Kongresuan gauzaturiko eztabaidan, talde guztiek UNICEF Espainia-ren txostenak aurkezten dituendatu "kezkagarriak" eta neurriak "premiaz" hartu beharra azpimarratu zituzten, baita haurren pobreziari aurre egiteko adostasuna lortu izanaren garrantzia.

premiaz ekitea

PP taldeko diputatua den Lourdes Méndez Monasterio-k, "haurren pobreziaren aurkako borroka helburu komuna" izan behar duela eta Europar Batzordeak Gobernuari pobrezia hori murrizteko "premiaz" ekin behar duen gomendioa gogorarazi zuen eta bide horretan lan egiten ari direla adierazi zuen, tresna eta plan desberdinak barneratzen dituen eta "jadanik hasia den bidai orri baten bitartez". Diputatuak, "hainbeste sufrimenturi aurre egiteko lan egiten duten pertsona eta erakunde ugariren ahaleginak" eskertu zituen.

PSOEren izenean, Eduardo Madina-k "inbertsioa dimentsio publikoan baina giza aurpegiarekin mantentzeko" beharra azpimarratu zuen, haurrengan inbertitzea "etorkizunean inbertitzea" dela kontuan hartuz eta "elkartasun kotetan aurra egin behar dela" adieraziz. "Gaur nire taldeak, haurren pobreziaren aurkako pultsua mantentzeko konpromisoa hartzen du", esan zuen, Haurren Babeserako Lega eguneratzeko Legezko Proposamen bat aurkeztuko dutela adieraziz eta "guztiok batera aurrera pausu askoz gehiago izan daitezela" eskatuz.
  
Bere aldetik, CiU-ko Carles Campuzano-k zera adierazi zuen: "haurren pobreziak Estatuaren kontua izan behar du; eztabaida hau hutsean geratzea ez badugu nahi, ekintzara jo behar dugu". Egungo eredua "pobrezia murrizteko eraginkorra ez dela" eta orain "zailtasun ikaragarriak daudela" gogorarazi zuen arren, "adostasun honek haurtzaroa agenda politikoan kokatzeko balio behar duela" azpimarratu zuen.
  
La Izquierda Plural taldeko diputatua den Ricardo Sixto-k, pobrezia (haurrena barne) egiturazko arazoa dela adierazi zuen eta "sistema honek ez duela funtzionatzen, egoera honen eragina pairatzen duten familien arazoak konpontzeko gaitasunik ez duela" esan zuen. Hori dela eta, LEPa ekimen "interesgarria baina nahikoa ez dena" bezala ikusten zutela adierazi zuen.

UPyD-ren izenan, Toni Cantó-k "pobreziaz hitz egiterakoak desberdintasunaz hitz egiten dugula" zehaztu zuen. LEPa "gutxieneko akordioa dela" adierazi zuen eta neurri multzo bat sortu behar dela eskatu zuen, "hiritarrek gugandik honelako adostasunak espero baitituzte".

EAJ-PNV-k, Aitor Esteban bere diputatuaren hitzetan, lorturiko adostasuna azpimarratu zuen eta bere esku hartzea "momentu honetatik maila praktikoan neurriak hartzeko" garrantzian kokatu zuen, "plan handien zain egon beharrean".

Coalición Canaria (Grupo Mixto)-ko Ana Oramas-ek, krisiak haurrengan duen eragina "orain arte ikusezina izan den gaia" dela adierazi zuen eta hartuko diren neurriak "haurrengan izango dituzten eraginaren txosten bat eduki beharko dutela" eskatu zuen.

haurtzaroa, guztion konpromisoa

Osoko Bilkurara talde guztien adostasunarekin heldu den LEPa aho batez onartu izana oso garrantzitsua da UNICEF Espainia-rentzat, bere Presidentea den Consuelo Crespo-k atzo adierazi zuen bezala, "haurtzaroak guztion konpromisoa izan behar du, desberdintasun guztien gainetik, eta erabaki garrantzitsuak hartzerakoan Espainia-n pobreziaren eragin handiena pairatzen duen giza-talde hau kontuan izateko garaia da".

[]© UNICEF España

LEParen testuak, 2013/2015 urteetarako Gizarte Barneraketarako Nazio mailako Ekintza Plan baten bitartez (PNAIN) bidai orri bat sustatzea eta definitzea eskatzen dio Gobernuari; bertan, "haurren eta familien babeserako estrategia bat antolatzen delarik, haurren pobrezia murrizteko zein gizarte barneraketaren aldeko neurriak eta xedeak sustatuz".

Talde parlamentario guztien adostasunarekin aurkezturiko proposamen honek, Estrategia 2020 ekimenaren testuinguruan Europako Batzordeak eskatu duen Nazio mailako Txosten Soziala gauzatu dadila ere eskatzen du, "bertan haurren pobreziaren murrizketa lehentasunezko helburu gisa barneratu behar delarik".
  
Azkenik, LEPak barneratzen duen hirugarren puntuan, "haurtzaroarekin harremana duten administrazio publiko desberdinen esku hartzeen kalitatea, koordinazioa, eraginkortasuna eta koherentzia sustatu dezala" eskatzen zaio Gobernuari, batez ere haurren pobreziaren aurkako borrokari dagokionean".

2,2 milioi haur pobreziaren atalasearen azpitik

Proposamenak, UNICEF Espainia-k maiatzaren bukaeran aurkeztu zuen Infancia en España 2012-2013: el impacto de la crisis en los niños txostenak proposaturiko oinarrizko gaiak barneratzen ditu; bertako agertzen diren datuek, gure herrialdean lehen aldiz haurrek giza-talderik pobreena osatzen dutela argitzen dute.
  
Espainia-n, ia 2,2 milioi haur pobreziaren atalasearen azpitik bizi dira. Haurren pobreziak, urte ugaritan adingabeen %24 inguruan kokatua egon dena,%26a gainditu du, 2011. urtean nazio mailako batezbestekoa baino ia bost puntu handiagoa den portzentajea eta Bizi-Baldintzen Inkesta existitzen denetik (2004) adin tarte honek izan duen portzentairik altuena.