Hegoaldeko Sudan: 3.000 haur askatuko dituzte talde armatu batetik

Gure aliatuen laguntzarekin Hegoaldeko Sudaneko talde armatu batek zituen 3.000 haur askatzea lortu dugu. Azken urteotan egin den haurren desmobilizazio handienetarikoa izan da.

Lehen taldea, 280 haurrez osatua, gaur askatu dute Gumuruk herrian (Jonglei estatua), Hegoaldeko Sudanen ekialdean. Gainontzeko haurrak pixkanaka askatuko dituzte hurrengo hilabeteean zehar.

11 eta 17 urte bitartean dituzte Hegoaldeko Sudaneko Armada Demokratikoaren (SSDA) Kobra frakzioak errekrutatutako haurrek; taldea David Yau Yau-ek zuzentzen du. Ume horietako batzuk lau urtez egon dira borrokan eta asko ez dira eskolara sekula joan. Azken urtean 12.000 haur errekrutatu dituzte, gehienak mutikoak, eta Sudan Hegoaldeko indar eta talde armatuek erabili dituzte soldadu gisa.
 

HEGOALDEKO SUDAN: 12.000 HAUR ERREKRUTATU DITUZTE SOLDADU IZATEKO 2014AN

Haurrek euren armak eta uniformeak entregatu dituzte Desarmerako, Desmobilizaziorako eta Hegoaldeko Sudan eta Kobra frakzioa Birgizarteratzeko Batzorde Nazionalak ikuskatutako zeremonia batean, eta horretarako UNICEFen laguntza izan dute.

“Haur hauek ume batek inoiz bizi behar ez dituen gauzak ikusi eta egitera behartuak egon dira”, azaldu du UNICEFek Hegoaldeko Sudanen duen ordezkariak, Jonathan Veitch-ek. “Milaka haur askatzeak eskatzen du erantzun masiboa ematea, euren bizitzak berreraikitzeko babesa eta sostengua eskaintzeko”.

Kobra Frakziotik askatu dituzten haurrek babesa eta oinarrizko osasun zerbitzuak dituzte orain eta elikadura, ura eta arropa eman dizkiete, bakoitza beren familietara bueltatzera prestatzeko.  Pixkanaka laguntza psikologikorako eta aholkularitzarako programak ere eskaintzen ari dira. Gainera, haurrek berandu baino lehen izango dituzte hezkuntza programak eta trebetasunetarako formazioa..
 

HEGOALDEKO SUDAN: MILIOI BAT HAUR DAUDE LEKUALDATZERA BEHARTUTA

UNICEFen lanean dihardugu haurrak beraien familiekin elkartzeko; lan nekeza da, izan ere, milioi bat haur baino gehiago behartu dituzte herrialdean bertan lekualdatzera, edo inguruko herrialdeetara alde egin dute 2013an istiluak hasi zirenetik. Horrenbestez, babesa zabalduko da toki-komunitateetara, batetik bueltatzen diren haurren kontrako diskriminazioa, eta bestetik, berriz errekrutatzea saihestuko baitugu.

“Haur hauen integrazioa lortuko da, baldin eta komunitateetan erantzun egokia eta koordinatua ematen bada, haurrek dituzten beharrak asebetetzeko, bai berehalakoak, bai luzera begirakoak. Baliabide garrantzitsuak eskatzen dituzte modu horretako programek”, dio Veitch-ek.

UNICEFen balioztatu dugunez, 2.330 dolarreko (2.058 euro) kostua du haur bakoitza askatu eta berriz integratzeak, 24 hilabetetan zehar. Orain arte 1,6 milioi euro jaso ditugu IKEA Fundaziotik, lehen ekarpena izan da hori, funtsezkoa haurrak askatzeko eta integratzeko programarentzat,  eta deialdia egiten dugu beste 10 milioi dolar (8.837.621 euro) jasotzeko. Beste dohaintza-emaile batzuk dira EB eta UNICEFen Nazio-Batzordeak Alemanian eta Erresuma Batuan.

Zuk ere lagun dezakezu UNICEF Hegoaldeko Sudanen egiten duen lanean.