HEM 2012: haurren biziraupena hirietan

Haurren Egoera Munduan 2012 txostenak, mila milioi haur bizi diren hirietako ingurugiroetan haurren egoera aztertzen du, bertan askok pobrezia eta bazterketa baldintzak pairatzen dituzte.

Haurren ongizatea ebaluatzen denean, orokorrean landa guneetako adierazleak hirietako guneetako adierazleekin alderatzen dira eta, imajina daitekeen bezala, datu orokorrak alderatuz, hirietako emaitzak beti hobeak dira.

Baina hirietako datuak zehaztasun handiagoz aztertzen direnean, diru-sarrera altuak dituzten erkidegoetan bizi diren haurren eta  bat-batean egindako kokalekuetan zein auzo pobreetan bizi diren haurren arteko (sarritan oinarrizko zerbitzuetatik baztertuak daudenak) biziraupenean, nutrizioan edo hezkuntzan dauden desberdintasun handiak ikusten dira

 

auzo pobreetan haurren heriotza tasak altuak dira

2010ean 8 milioi haur hil ziren bost urte bete baino lehen, pneumoniaren, beherakoaren eta erditzean gertatzen diren arazoen ondorioz.

Zerbitzu desegokiak eta muturrezko pobrezia kontzentratzen diren tokietan, hirietako auzo pobreetan gertatzen den bezala,haurren heriotza tasak altuak izateko joera izaten da

Bangladesh-en2009an etxeetan egin ziren inkesten datuen arabera, bost urtetik beherako haurren heriotza auzo pobreetan hirietako tasa orokorra baino %79an altuagoa da, eta landako tasa baino %44an altuagoa.

Nairobi-n(Kenya), biztanleen 2/3ak inguru hirietako kokalekuetan pilatuta bizi dira eta haurren heriotza tasa oso larria da: jaiotzen diren 1.000 haurrekiko, 151 haur bost urte bete baino lehen hiltzen dira. Espainian, 2010ean, proportzioa 1.000 haurrekiko 4 haur hil ziren..

Pneumonia eta beherako gaixotasunak, heriotzen kausa nagusien artean daude. Auzo hauetako ur eta saneamendu zerbitzu eskasek, txarto aireztaturiko guneetan erregai arriskutsuekin janaria prestatzea,  edota pilaturiko baldintzetan bizitzea, bost urtetik beherako haurren heriotzen kausetariko batzuk dira.

 

etxebizitza segurua eta ur horniketarik ez izatea

Hirietako bazterturiko auzoetan bizi diren haur eta familia asko, beraien “guztientzako etxebizitza egokia” izateko eskubidea betea izatetik urruti daude.

Etxebizitza egoki eta seguru bat ez izatea, edota ur eta saneamendu horniketarako sistemarik ez izatea, haurren osasuna kaltetzen dute eta urtero haur askoren heriotza sortzen dute.Bost urte bete aurretik beherakoaren ondorioz 1,2 milioi haur hiltzen direla estimatzen da.