I Congreso Internacional de Ciudades Amigas de la Infancia Haurren Lagun diren Hiriak programaren Nazioarteko Igo Biltzarra
Haurren Lagun diren Hiriak programako Nazioarteko Igo Biltzarra inauguratu da Sevillan; izenburua, Udalek haurrentzako eta haurrekiko dituzten erronka eta aukera berriak: Hiritartasuna, koordinazioa eta lankidetza.
UNICEF Espainia-ko Presidentea den Consuelo Crespo-k,Haurren Lagun diren Hiriak programan parte hartzen duten erakundeentzat eta UNICEFentzat, “lehen Biltzar hau aurkeztea" poztasuna dela azpimarratu du, "izan ere, ekimen hau bultzatzen hasi ginenetik hamar urte pasa dira eta Espainia-n jadanikHaurren Lagun diren Hiriak aitorpena berrogeita hamarrek jaso dute.”
Haurren Lagun diren Hiriak programa, UNICEFek duela 15 urte abian jarri zuen ekimena da; honen helburu nagusia, Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenaren (HEH) aplikazioa Espainia-ko Tokiko Erakundeetan sustatzea eta bultzatzea da.
Biltzar honek, haurra pertsona gisa aitortua izatea, eskubideak dituen subjektu gisa aitortua izatea azpimarratu nahi du eta prozesu demokratikoetan haurren berdintasunezko parte hartzea sustatzea nahi du; horretarako administrazio edo zinegotzigoen arteko koordinazioa erraztuz eta beraien arteko lankidetza hobetuz.
UNICEF Espainia-ko Presidenteak, haurren aldeko politika integralen garrantzia nabarmendu du, izan ere, “politika hauek gizarte osoarentzat onuragarriak baitira, gizartea duina bihurtzen dute eta aberastasun ekonomikotik haratago bere garapen kualitatiboa ere erakusten dute. Politika hauek, bizikidetza baketsurako eta demokrazian bizitzeko hezkuntza sustatzen dute, gai publikoetan parte hartzea sustatzen dute eta adostasun politikoa eta soziala errazten dute”.
Bere aldetik, Andaluziako Juntako Berdintasunerako eta Ongizaterako Sailburua den Micaela Navarro-k, iaz sinatutakoHaurren Eskubideen alde Andaluziak duen konpromisoa gogorarazi du, Haurren Aldeko Andaluziako Igo Itunean zehazten dena. Itun hau, UNICEF Espainia-k eta Adingabeen Defendatzaileak eginiko proposamena da eta alderdi politiko guztiek onartu zuten.
UNICEF Espainia-ko Presidenteak, Consuelo Crespo-k inauguratu zuen ekitaldia, Andaluziako Juntako Berdintasunerako eta Ongizaterako Sailburua den Micaela Navarro, Sevilla-ko Diputazioko Presidentea den Fernando Rodríguez Villalobos, Sevillako Alkatea den Juan Ignacio Zoido eta IUNDIAko (Instituto Universitario de Necesidades de la Infancia y la Adolescencias) Zuzendaria den Esperanza Ochaita-rekin batera.
Biltzarra urriaren 28an amaituko da eta 23 txostengile, 50 udaletxe eta 5 nazionalitate desberdinetako 250 parte hartzaile izango ditu.