Joko Olinpikoak Rio 2016: 10 errefuxiatuk osaturiko talde batek lehenbizikoz parte hartzen du lehiaketan
Albiste zoragarri batekin hasiko dira egun gutxi barru Rioko Joko Olinpikoak 2016. Kirol ekimen garrantzitsu honen historian lehenbizikoz, 10 errefuxiatuk osaturiko talde batek lehian parte hartuko du, munduan dauden 65 milioi pertsona errefuxiatu eta desplazatu baino gehiagoren izenean.
Jokoetan izango duten parte-hartzea ez da doima bat lortzera murriztuko. Kirolari hauek, biolentziak bultzatuta euren etxetik alde egin zutenak, errefuxiatuen krisiak duen larritasuna gogora ekartzeko bozgorailu izango dira.
Errefuxiatuen talde honetako kideek jatorri desberdina dute, seguratsun eza eta gatazkak jotako herrialde desberdinetatik datoz. Berauen artean daude Siriako bi igerilari,Kongoko Errepublika Demokratikoko 2 judoka,Etiopiako maratoi korrikalari bat eta Hego Sudango distantzia ertaineko 5 korrikalari.
JOKO OLINPIKOAK RIO 2016: 20 PERTSONA SALBATU ZITUEN IGERILARIA
Yusra Mardini, Siriako igerilarietako bat, benetako heroi bat da. Siriako beste hainbat pertsonen modura, Yusrak Egeo itsasotik Europarako bidaia arriskutsua egin zuen txalupan. 20 pertsona zihoazen ontziak ezin izan zuen aurrera egin eta hondoratzen hasi zen.
Yusra, bere ahizpa Sarah eta 2 gizon uretara bota ziren eta 3 ordutan zehar ontzia eraman zutenLesbos Greziako irlaraino. Eurei esker, ontzian zihoazen pertsona guztiak onik iritsi ziren.
18 urteko igerilari gazte honek kontatzen duenez, Joko Olinpikoetan parte hartzea guztion eskura ez dagoen aukera bat da eta asko lan egin duela dio amets hori lortzeko. "Errefuxiatuak oso harro egotea nahi dut eta motibazio legez balio izatea", dio.
Kirolari siriarra, bere herrialdetik 2015.eko abuztuan alde egin zuena, Alemanian bizi da orain. Gogoratzen duenez, herrialde horretara heldu zenean, "ez neukan ezer, ez bainujantzi, ez txapelik, ezer".
#TEAMREFUGEES: zuk ere lagun dezakezu errefuxiatuen taldea
Errefuxiatuen taldeak Joko Olinpikoetan izango duen parte hartzeak hainbat erakunde, berauen artean UNICEF, lehiaketa guztian zehar 10 kideak laguntzeko kanpaina aurrera eramatera bultzatu ditu.
#TeamRefugees ekimenaren bitartez, kirolari ausart hauei gogorarazi nahi diegu beraiekin gaudela eta euren indarrak munduan dauden pertsona errefuxiatu guztien eskubideen alde lanean jarraitzera eramaten gaituela.
Nahi baduzu, zuk ere lagun ditzakezu. Egun hauetan zehar, partekatu#TeamRefugees hashtag-a sare sozialetan eta lagundu mundu guztiari kontatzen zein den Joko Olinpikoetako talderik bereziena!