Jordania-n errefuxiaturik dauden siriar haurrak babestea
Jordania iparraldean kokatzen den Mafraq hiritik hurbil dagoen abiazio zelai zaharrean, Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziak eta UNICEFek zoru ezatsegin hori siriar lekualdaturiko 150.000 pertsona baino gehiago babesteko toki egoki nola bilakatu premiaz aurreikusten ari dira.
Basamortuan larrialdirako zentroa kokatuko da,kanpin-dendak, ur edangarriaren iturriak, komunak, elikadura banaketa guneak, osasun zentroak, haurren lagun diren guneak eta larrialdietako eskolak barne izanik. Za’atari izena izango du eta 9 kilometro inguru izatea espero da, horietatik 3,5 kilometro lekualdaturiko familiek beteko dituztelarik. “UNICEF eta bere aliatuak erlojuaren kontrako lasterketa batean aurkitzen dira denda horiek jarri ahal izateko espazio bat lortzeko", adierazi du UNICEFek Jordania-n duen Ordezkariak, Dominique Hyde-k, eta azken astean muga gainditu duten lekualdaturiko siriarren kopuruak ikaragarri gora egin duela gogorarazi du.Siriar 30.000 errefuxiatu baino gehiagok Jordania-rantz ihes egin dute eta egunera gehiago heltzen ari dira. Soilik aurreko astean, siriar 3.300 errefuxiatu baino gehiagok ihes egin zuten Jordania-ra. Ondorioz, Ramtha inguruan jadanik dauden igarotze-instalazioak gainezka daude. Bashabshe-ko igarotze-instalazioek, adibidez, siriar errefuxiatuek Jordania-ra heltzean izena ematen duten tokia osatzen dute eta500 pertsona babesteko edukiera du, baina 2.000 pertsona baino gehiago izatea ohikoa da. Sarritan 2.500 pertsona izatera arte heltzen da.
Bashable-n errefuxiaturik dauden Lama eta bere familiaren istorioa
Zentrora heldu berri daudenen artean, 6 kideko familia bat aurkitzen da. Lama-k, bere senarrarekin eta 3 eta 10 urte bitarteko beraien lau seme-alabekin Siria-n bertan hilabeteetan lekualdaturik egon ondoren, duela hiru egun zentro honetara nola heldu ziren kontatzen du. “Etengabe tiroak entzuten ziren. Nire koinata eta loba hil egin zituzten, eta nire koinatua eta bere seme-alabetako bi zauritu zituzten. Indarkeriatik ihes egiteko alde egitea erabaki genuen", dio. Ihesaldian, tiroketa bat gertatu zen eta bere senarra hanka batean zauritu zuten. Lama-k, honek guztiak bere seme-alaben portaeran nolako eragin duen azaltzen du. “Erailak izan ziren pertsonak ikusi zituzten eta horrek beraiengan eragina izan du. Ez dute askorik hitz egiten. Eta batzuetan indarkeriazko portaerak dituzte".Bere bi seme nagusiek iaz ezin izan zuten eskolara joan, eskola zabalik egon arren, kalera ateratzea arriskutsuegia baitzen, dio Lama-k.
erantzun humanitarioa handitzea
UNICEFek, ur eta oinarrizko saneamendu arloko zerbitzuak eskaintzen dituBashabshe-n eta Ramtha-ko beste bi igarotze-instalazioetan, siriar lekualdaturiko 9.000 pertsonei arreta eskaini ahal izateko. Zerbitzu hauez gain, uraren eta saneamenduaren inguruko prestakuntza ere eskaintzen zaie. Gainera, UNICEFek haurrei eta beraien familiei jarduera psikosozialak eskaintzen dizkie, horietan 6.500 pertsonak parte hartu dutelarik. Aldi berean, ondorengo asteetan higiene arloko 3.000 kit inguru banatuko dira. Lama eta bere familiak laster joando dira Bashabshe-tik, Jordania-ko beste alde batean aurkitzen diren senitartekoekin bat egiteko. Baina errefuxiatu kopuruak egunero egiten du gora.Jadanik ia 100.000 siriar daude errefuxiatu gisa Jordania-n eta eskualdeko beste hiru herrialdetan (Libano, Turkia eta Irak). Horietatik ia erdia, haurrak eta gazteak dira.