Jordania: siriar familia errefuxiatuei laguntza
Siriako gatazkatik Jordaniara ihes datozen siriar haur eta familia kopuruaren handitze larriaren aurrean, UNICEF premiaz ari da bere larrialdiko erantzuna hedatzen.
UNICEF Jordaniako iparraldean dagoen Mafraq ondoan kokatzen denZa'atari kanpamentu gune berriari laguntza eskaintzen ari da, aurreikuspenen arabera, ondorengo egunetan 5.000 errefuxiatu siriar jasoko baititu. Kanpamentuak, 150.000 pertsonentzako edukiera izango du.
Laguntza Teknikorako Alemaniako Agentzia Federalarekin batera (THW dira ingelesezko bere siglak), UNICEFek kanpamentuko ur, saneamendu eta higiene arloko azpiegituretarako laguntza eskaintzen du, premiazko behar humanitarioei aurre egiteko asmoz.
UNICEF-ek kanpamenturako hornigaiak eskaintzen ditu
Jadanik ur mintz-bidoiak, 80 komun eramangarri eta 80 dutxa jarri dira, 5.000 pertsonarentzako zerbitzua eman dezaketenak. Ur depositoak errefuxiatuak kanpamentura heltzen direnean muntatuko dira. UNICEFek larrialdiko hornigai gehigarriak ere eskaini ditu, 25.000 pertsonaren hasierako beharrak asetu ahal izateko, hala nola familientzako oinarrizko ur arloko kit-ak, Haurren Lagun diren Guneak sortu ahal izateko dendak, Eskola maleta batean programako ekipoak, garapen goiztiarrerako kit-ak, olanak, plastikozko zerria, eta larrialdiko beste zenbait hornigai. Gainera, Haurren Lagun diren lehenengo Guneak jadanik antolatu dira. "Siriako hegoaldeko mugetan barna, Jordaniarantz, haur eta familien tamaina handiko mugimenduak ikusten ari gara eta egoera honek krisi humanitarioa sortzen du", dio Dominique Hyde-k, UNICEF Jordania-ko arduradunak. "UNICEF eta bere lankideak erlojupeko lana egiten ari dira, ondorengo egunetan lekualdaturiko siriar lehen familiak Za'atari-ra heldu baino lehen ur edangarria eskuragarri eta komunak zein dutxak prest egon daitezen", dio.
uztailaren hasieratik 13.000 siriar errefuxiatu baino gehiago heldu dira jordania-ra
13.000 siriar baino gehiago heldu dira Jordania-ko errefuxiatuen igarotze guneetara uztailaren hasieratik, eta horietatik ia erdia azken astean heldu da, gaur egun dauden zerbitzuekiko larritasunaren igoera ekarri duelarik. UNICEFek ur, saneamendu eta higiene arloko funtsezko zerbitzuak eskaintzen ditu (haurtxoentzako higiene arloko 9.000 kit barne) igarotze lau guneetan, baita haurren babeserako eta hezkuntza zerbitzuak. Igarotze gune hauek 2.160 pertsona heldu berri jasotzeko prestaturik zeuden baina 10.000 errefuxiatu baino gehiago jaso dituzte, bere edukiera lau aldiz gainditu dutelarik. "Siriar lekualdaturiko guztien erdia baino gehiago haur eta nerabeak dira, oraindik ere indarkeria eta lekualdatzea pairatu ondoren estualdi psikosoziala jasan behar dutelarik. Beraien haurrekin heltzen diren emakume kopuruaren gorakada ikaragarria ikusten ari gara". Jordanian gauzatzen duen larrialdiko erantzuna mantendu ahal izateko, UNICEFek 17,8 milioi dolar behar ditu, oraindik ere 10,7 milioi falta zaizkiolarik. Kopuru honen barnean aurkitzen dira baita ere Za'atari kanpamenturako premiaz behar diren hiru milioiak, siriar lekualdaturiko pertsonen fluxu gero eta handiagoa bertan kokatu ahal dadin. UNICEF Libano, Turkia eta Irak-era ihes egin duten lekualdaturiko milaka hamarka siriarri laguntza eskaintzen ari da, baita ere Siria-n jarraitzen duten eta indarkeriaren eragina pairatzen duten familiei