Jordania: siriar haur errefuxiatuei laguntza psikosoziala
Reem* eta bere sei seme-alabek Jordania-ra ihes egin behar izan zuten Abood* bere senarra etxean bahitu zutenean, Siria-ko hegoaldean.
"Haurrak izuturik zeuden eta segurtasun eza sentitzen zutenJordania-ra heldu ginenean", esan zuen Reem-ek. "Bere aita bahitzeko erabili zuten kotxearen antzekoak ikusten zituztenean, oihuka hasten ziren".
Baina Jordania iparraldera heldu zirenetik igarotako hilabeteetan, Reem-ek gauzak aldatzen hasi direla nabaritu du. Bashabshe-ko igarotze-instalazioetan bizi dira eta haurrek ekintza psikosozialetanparte hartzen dute eta UNICEFen aliantua den Noor al-Hussein fundazioak kudeatzen dituen errekuperatzeko eskoletara joaten dira. Jarduera hauek taldeko aholkularitza, hezkuntzazko jokoak, artisautza eskolak eta marrazketa barneratzen dituzte.
Siriar hamarka milaka haurrek eta beraien familiek Siria-ko indarkeritik ihes egin dute ondoko herrialdeetarantz: Jordania, Libano, Turkia eta Irak-era. Lau herrialdeetan 86.000 siriar errefuxiatu gisa erregistratuak izan direla estimatzen da, horietatik %50 haur eta nerabeak direlarik.
ACNURek zuzentzen duen Siria-rako Erantzunaren Eskualdeko Planaren bertsio berrikusiak, 2012ko abendurako 185.000 errefuxiatu egongo direla estimatzen du.
indarkeriaren eragina pairatzen duten haurrak
Ramtha-n irakaslea den Hana'a Al-Zoubi-k, indarkeriak haurrengan nolako eragina izan duen azaltzen du: "Haur txikiena ere arma mota desberdinak identifikatzeko gai da". "Beste haur batzuk beraien etxeak nola erretzen ziren kontatu dute edota senitartekoen heriotzak ere ezagutzera eman dituzte", baieztatu du Zoubi-k.
Baina denbora igaro ahala, haurrak jadanik izuturik ez daudela eta berriro irribarre egiten hasi direla ikusten dela adierazi du Zoubi-k. "Aldaketa handia dago".
Reem-en seme-alabek ikasten jarrai dezakete orain, Sirian indarkeriaren ondorioz hilabeteetan eskolara joan gabe egon ondoren. 8 urte dituen Amjad*-ek, Ramtha-n ikasten duen eskola publiko honetan lagunak egin dituela esaten du eta bertan ikastea eta futbolean jolastea atsegin duela dio.
"Gustokoa dute Jordania-n eskolara joatea ", dio Reem-ek. Noor al-Hussein fundazioak igarotze-zentroko haurrentzako tokiko eskola batera joateko autobus bat jarri zuen.
"Haurrak hemen hobeto daude, lo egiten dute eta segurtasun sentsazioa dute. Siria-n sarritan bonben eztandak entzuten ziren", zehaztu du Reem-ek.
haurrei laguntza psikologikoa eskaintzearen garrantzia
Dominique Hyde da UNICEFek Jordania-n duen ordezkaria eta bere hitzetan, indarkeriak eta segurtasun ezak sortzen duenestres psikologikoaren aurrean haurrak oso kalteberak dira, baina "laguntzen duen ingurune batean ikasiz eta jolastuz, haurrak normaltasun sentipena berreskuratzen eta sendatzen hasten dira".
"Egoera askoz okerragoa espero nuen, baina hemen ostatua eman digute eta haurrek eskolara joateko aukera dute, beraz gauzak hobeto daude", dio Reem-ek.
Bashabshe-ko igarotze-instalazioak Jordania-ko Gobernuak kudeatzen ditu eta herrialdean legezko agiririk gabe sartzen dirensiriarrei aldi baterako aterpea eskaintzen die. Bertan 500 pertsona bizi ahal izateko ekipamendua dago. Beste igarotze-zentro batzuk ere zabaldu berri dira Ramtha-n, Jordania-runtz ihes egiten duten siriarrei arreta eskaini ahal izateko.
*gezurrezko izenak dira, beraien nortasuna eta segurtasuna bermatzeko