Jordania: Zergatik ezin dut Siria-ra itzuli?
Hala Abu Khatwa-k idatzia, UNICEFeko Komunikazio Aditua
Umm Ghassan, soilik 60 urte dituen siriar amona bat da, baina berak eta bere familiak pairatzen duten sufrimenduak aztarna utzi dute bere aurpegian eta zenbait hamarkada zahartzea lortu dute. Za'atari (Jordania)-ko kanpamentuan ezagutu nuenean, bere kanpin-denda barruan jarrita zegoen, bere bi urteko iloba besarkatzen. Haurraren amari eta anai-arrebei itxaroten zegoen, familiaren eguneroko beharrak asetzeko behar zuten ur edangarriaren bila joanak baitziren.
Umm-ek bere galderarekin arritu egin ninduen: "Noiz
itzuliko gara gure jaioterrira?". "Tafas-era itzuli nahi
dut, Tafas-etik urruti egotea ez da batere atsegina", adierazi
zuen. Amona honek bederatzi seme-alaba ditu eta hamarka iloba,
horietariko gehienak berarekin batera utzi zuten Tafas bere
jaioterria, Daraa probintzian.
Umm-ek tomateak faltan botatzen ditu, bere jaioterria zoro
berde horiengatik ezaguna baita. "Tomateak jan nahi ditut,
Tafas-eko barazkiak. Ezin dugu hausta jasan. Denbora guztian
garbitzen ari gara. Jainkoak egun on, ura daukagu baina baldintzak
zailak dira. Beroak eta hauts honek gure haurrak gaixotuko
ditu", dio kexu.
Bonbardaketek eta beldurrak, Umm eta beste milaka
siriar familia beraien etxeak bertan behera uztera behartu
zituzten, Siria ondoko herrialdeetara joanez. Jordanianerregistratu dituzten lekualdaturiko siriarrenkopurua 40.000 pertsonakoa da. Horietatik,6.000 baino gehiago Za'atari-ko
kanpamentuan bizi dira, 100.000 errefuxiatu baino
gehiagorentzako edukiera duelarik.
UNICEF, Nazio Batuen beste erakunde batzuekin
eta bere aliatuekin batera, errefuxiatuen oinarrizko beharrak asetu
ahal izateko laguntza humanitarioa eskaintzen ari
da.
UNICEFek ur edangarria hornitzera zuzenduriko
lanak burutzen ditu eta ur, higiene eta saneamendu arloko
azpiegiturak ere laguntzen ditu, betirako komunak, dutxak
eta konketak eraikitzea barne, baita horretarako prestaturik dauden
unitate mugikorrak. UNICEFek, pertsonako etaeguneko ur kuota gutxienez 50
litrokoa izatea bermatzeko lan egiten du.
Erronkei aurre eginez
Basamortuko baldintza gogorrak kanpamentuko biztanleengan
inposatzen dira: haize-bolada beroa, hautsa dakarren haizea, ...
UNICEFek eta bere aliatuek tinko lan egiten dute erronka hauei
aurre egiteko eta horien ondorioak arintzeko. 400 ziirs inguru
banatu dira (ohiko buztinezko ontzi handiak, ura hotzitzeko
erabiltzen direnak) eta beste asko prestatzen ari dira. Gainera,ur puntuetan ere hesitzen eta teilatua
jartzen ari dira, gerizpetan egon daitezen. Jordaniak
baliabide hidrikoen eskasia pairatzen duenez, UNICEFek eta bere
aliatuek, Ur eta Ureztatze Ministerioarekin koordinatuz,Za'atari-ko kanpamentuan putzu berezi bat zulatzea
aztertzen ari dira, hazten jarraitzen duen errefuxiatuen kopuru
handiak ur beharrak asetuta izan ditzan.
11 urte dituen Maha-k, 3 urte dituen ahizpari komun
mugikorretariko batera laguntzen dio, Maha kanpamentura heldu zen
egun berean UNICEFek jarri zituenak. Maha neke-neke eginda
dagoela dirudi. Bere guraso eta osabekin Homs-etik egindako bidaiak
egun bi iraun zituen, eta ordu asko oinez eman zituzten. Malkoei ez
die ateratzen uzten. "Guztiaren beldur naiz. Bonbardaketei
beldur diet, frankotiratzaileen beldur naiz", dio.
hezkuntza larrialdi egoeretan
Gaur, Maha-k aste bete baino gehiago darama Za'atari-n. Bere
aurpegiko begitarteak lasaiagoa ematen du, nahiz eta hauts
ugariaren ondorioz asko sufritzen duen. Egunero, UNICEFek
Save the Children-ekin batera, Haurren Lagun diren
Gune gisa erabiltzen dituen hamar kanpin-dendetariko
batera joaten da; bertan, haurrei laguntza psikosociala, jolasteko
jarduerak eta hezkuntza informaleko zerbitzuak eskaintzen
zaizkie.
Malek 12 urte ditu eta bere anai-arrebak berak "eskola"
deitzen duen Gune horietara eramaten ditu baita ere. Laster, Malek
eta Jordania-n errefuxiatuentzako guneetan bizi diren siriar beste
haur asko Jordaniako eskoletara joango dira,
irailean ikasturte berria hasten denean. Hezkuntza
Ministerioak, kanpamentu inguruan kokatzen diren eskoletan onartuko
ditu eta, UNICEFek eta bere aliatuek, Za'atari-ko haur
guztiek hezkuntza jaso dezatela bermatuko dute eta gastu guztiak
ordainduko dituzte.
Malek-ek, Tafas-eko eskolan zituen lagun eta ikaskideak
galduko dituela dio. Baina orain gogotsu itxaroten dago seigarren
mailako eskolak hasteko, beretzat eta bere bederatzi
neba-arrebentzat etorkizuna hobea izango delakoan.