"Juntos por África" kanpainak 154.000 euro lortu ditu Afrikako Adarrerako

Obra Social ”la Caixa” erakundeak Real Madrid eta FC Barcelona-ren fundazioen lankidetzarekin abian jarri duen Juntos por África kanpainak, 154.355 euro lortu ditu Afrikako Adarrean milioika pertsonengan eragina duen krisi humanitarioari aurre egiten laguntzera bideratuko direnak. 

Lortutako funtsak, UNICEF, ACNUR eta FAOerakundeen artean zati bertinetan banatuko dira, gosetea eta lehortearen eragina pairatzen duten Etiopia, Kenya, Somalia eta Djibuti-ko eskualdeetan gauzatzen dituenproiektuetarako.

Obra Social ”la Caixa”-k, bere elkartasunezko kontua pasa den abenduan zabaldu zuen eta hiritarrak  www.juntosxafrica.comwebgunearen bitartez zein "la Caixa"-ren bulego eta kanal elektronikoen bitartez (Línea Abierta webguneta eta kutxazain automatikoak) diru-ekarpenak egitera animatu zituen.  

Beraien aldetik, bi futbol taldeen fundazioek beraien karismadun eta ezagunenak diren jokalariek sinaturiko material esklusiboa eman zuten, zozketa baten bitartez ahalik eta pertsona gehienen parte hartzea sustatzeko asmoz.  
 
Jaime Lanaspa-k, Obra Social ”la Caixa”-ren Zuzendari Exekutiboak; Enrique Sánchez-ek, Fundación Real Madrid-eko Presidente-orde Exekutiboak; Josep Cortada-k, Fundación Privada Fútbol Club Barcelona-ko Zuzendari Nagusiak; Paloma Escudero-k,UNICEF Espainia-ko Zuzendari Exekutiboak; María Ángeles Siemens-ek,ACNUR Espainia-ko Batzordeko Zuzendari Nagusiak, eta Beatriz Beeckmans-ek, FAO-ko Bozeramaileak, gaur Madril-en ospatu den hiru hitzarmenensinadurarako ekimenean parte hartu dute; agiri horien bitartez, lorturiko funtsen kudeaketa eta bere osotasunean hiru erakunde hauetara bideratuko direla eta horien artean zati berdinetan banatuko direla zehazten da. 
 

unicef-en proiektua

UNICEFek, jasotako funtsak Somalia-n desnutrizio akutu larriaren aurkako borrokara bideratuko ditu. Funts horiei esker, desnutrizio akutu larria pairatzen duten 6 hilabete eta 5 urte bitarteko 1.285 haurri desnutrizio akutu larriaren aurkakotratamendua eskaini ahal izango zaie. Tratamentu osoa, 4 eta 6 aste bitartean elikadura terapeutikoaren 2-3 unitate hartzea da eta bere kostua 42 eurokoa da. Ekarpen honi esker, UNICEFek elikadura terapeutikoaren 100.000 unitate gehiago banatu ahal izango ditu.
 
Afrikako Adarreko lau herrialdek (Somalia, Kenya, Etiopia eta Djibuti) iazko udatik larrialdi nutrizionala pairatzen dute. Nazioarteko erantzun handiak, aurrerapen garrantzitsuak lortu ditu, adibidez Somalia-n gosetea desagertaraztea. Baina8 milioi pertsona baino gehiagok premiazko laguntza behar izaten jarraitzen dute eskualdean eta bost urtetik beherako 320.000 haurrek desnutrizio akutu larriapairatzen dute.