Koleraren aurkako borroka Niger-en
Kolera agerraldiak sarri gertatzen dira Sahel-eko afrikar eskualdean. Baina aurten, honen eragina larriagotu egin da Mali-ko iparraldean gertatzen ari den gatazkatik ihes doazen pertsonen lekualdatzearen ondorioz. Orain arte, 52.000 errefuxiatu baino gehiago heldu dira Niger-era. Gizarte zerbitzuetarako beraien sarbidea oso mugatua da eta egungo elikadura eta nutrizio krisiaren eragin handiena pairatzen duten eskualdeetan bizi dira.
UNICEF eta bere aliatuek, 2012. urtean bost urtetik
beherako 394.000 haur inguruk desnutrizio akutu
larriaren aurkako tratamendua beharko dutela estimatzen
dute. Desnutrizioaren ondorioz ahuldurik dauden haurrek,koleraren aurrean arrisku handiagoa pairatzen
dute. Tratamendua jaso arren, berriro ere gaixotzea oso erraza da
ur edangarria ez izatea dela eta.
Eurite sasoiak aurrera egin duen neurrian, Niger ibaiaren
alboetan 3.000 kolera kasu baino gehiago eta68 hildako erregistratu dira, hain kutsakorra den
gaixotasun honen ondorioz. Ibaian aurkitzen diren irla
ugarietan bizi diren haurrak dira kalteberenak, osasun
arreta eskaintzeko beraiengana heltzea oso zaila baita.
"Bereziki arriskutsua da eurite garaian. Gure itsasontzia
apurtu egiten da eta hipopotamoen arazoa ere badugu. Asko daude
gune honetan eta gure bidaia oso arriskutsua bihurtzen dute", dio
Abdoulaye Hamidou-k, irlen gunean 10.000 pertsona baino gehiagori
(desnutrizio akutua pairatzen duten haurrak barne) arreta
eskaintzen dien erizain bakarra.
UNICEFen laguntzari esker, Niger-eko
Gobernuak izurrite honen aurka borrokatzen du zuzenean,
osasun zentroetan tratamendua hornituz etaosasun arloko hornigaiak zein higienerako
artikuluak banatuz. Trebaturiko zenbait gizarte langile,
koleraren arriskuen inguruan erkidegoak ete
errefuxiatuak kontzientziatzeko mobilizatzen dira.
DJAMILATU-ren istorioa
Djamilatu-k hiru urte ditu eta
premiaz osasun zentro batera eraman zuten, beherakoa eta sabeleko
mina izan zuenean, koleraren ohiko sintomak baitira. "Oso
gaizki zegoen. Hil egingo zela uste nuen. Oraindik ere beldurturik
dago", dio Aichatou Abdou bere amak. Djamilatou, Kandadji irlako
osasun zentroan
bost egunez tratamendua jaso
ondoren sendatu egin zen.
"Osasun zentroan soilik ura eman zioten Djamilatou-ri.
Etxera bueltatzean, ibaiko ura edateari uko egin zion. Orain ondoko
herrixkan dagoen putzuko ura edaten dugu edota ibaiko ura araztu
egiten dugu edan aurretik", azaltzen du bere amak.