Krack espainiar enpresak elkartasunezko bilduma bat aurkezten du, UNICEFen Opari Urdinaren aldeko apostua eginez

Krack espainiar enpresak UNICEFekin lankidetzan dihardu elkartasunezko ekimen honen bitartez; UNICEFen Opari Urdinaren bitartez, polioaren aurkako 100.000 txerto baino gehiago lortzeko funtsak dohaintzan emango dira.

Poliomielitis-a nerbio-sistema atakatzen duen gaixotasun biral oso kutsakorra da.Gaixotasun honen aurrean kalteberenak, bost urtetik beherako haurrak dira. Baina immunizazio egokiaren bitartez, kutsatzea eragoztea posible da. Birusaz kutsaturik dauden 200 eta 400 haurretik 1ek paralisia pairatuko dutela edota hil egingo dela estimatzen da.

Opari Urdina, munduko herrialde desberdinetako haur kalteberenen bizitzak hobetzen laguntzen duten benetako hornigaia da, adibidez elikadura terapeutikoa edo txertoa. Alexandra Pereira blogger-ak, Lovely Pepa blog-aren sortzaileak zera dio: "niretzat oso garrantzitsua da UNICEF bezalako erakunde humanitario batek proiektu honetan lagun gaitzala, asmoa Opari Urdinaren bitartez 100.000 txeto baino gehiago dohaintzan ematea lortu nahi baitugu".

Alexandra-k 24 urte ditu eta Estatuan modaren munduan itzal handia duten pertsonetariko bat da: bere blog-ak, eguneko 60.000 bisitako muturrak izaten ditu. Blogger gazte honen bildumako 8 modeloak salgai jarri ziren uztailaren 19an 49 herrialdetan, www.krackonline.com webgunearen bitartez.