Krisia Sirian: 20 haur hil dira aste betean

"Joan den astean Sirian, 20 haur baino gehiago hil ziren aire-erasoak direla eta Manbij-en eta 12 urteko ume bat modu basatian hil zuten kamara aurrean Alepon.

Eraso latz hauek gatazkan inplikatuta dauden alde guztiak haurrak guda egoeretan babesten dituzten lege humanitarioak errespetatzeko duten banatutako erantzukizuna betetzera behartzen ditu.  

Tokian bertan dauden NBEren aliatuen arabera,al-Tukhar herriko familiak, Manbij-etik gertu, erasoak bat-batean harrapatu zituen euren etxeetatik alde egiteko prestatzen ari zirela.  

KRISIA SIRIAN: 35.000 UME HARRAPATUTA MANBIJ-EN

UNICEFen datuen arabera, 35.000 haur daude harrapatuta Manbij eta inguruan, segurtasunezko tokira joateko aukerarik ez dutelarik. Azkeneko 6 asteetan, eta biolentziak gora egin duen heinean, 2.300 pertsona baino gehiago hil dira zonaldean. Tartean, hamarnaka ume.

Biolentzia era guztiak gaitzesten ditugu eta Siriako gatazkan inplikatutako alde guztiei larrialdizko deia luzatzen diegu bizitza zibilen galera ekiditeko. 

Ez du axola non dauen haurrak Sirian edo noren menpe dauden. Ezerk ez ditu justifikatzen haurrenganako erasoak.  

Siriako haurren aurkako biolentzia era guztiak lehenbailehen bukatu beharko lukete".

Hanaa Singer, UNICEF Sirian ordezkaria.