Libano: Haurren Lagun diren Guneak siriar haur errefuxiatuak babestu ahal izateko
Hiba -k 13 urte ditu eta bere familiarekin batera, Hermel-era (Libano) ihes egin zuen, Siria-k bizi duen indarkeriaren ondorioz. Orain bere ametsa ikasten jarraitzea da eta noizbait Siria-ra bueltatzea: "Etxera bueltatu nahi dut, Siria asko gustatzen zait", dio. "Frantzesa ikasi nahi dut eskola joan ahal izateko. Ikasturte bat galdu dut. Ez dut beste bat galtzerik nahi", dio.
Hiba-k, bonba batek bere ikasgela nola suntsitzen zuen ikusi zuen Siria-n, baina kementsu jarraitzen du eta etorkizunari zuzen begiratzen dio. "Nahi dudan gauza bakarra eskolara bueltatzea da".
Hiba eta bere neba-arrebek dena bertan behera utzi behar izan zuten martxoan ihes egin zutenean: Salma bere ahizpa unibertsitateko lehen mailan zegoen eta Ahmad bere neba eskolako azken urtean. Guztiek ikasketak utzi behar izan zituzten beraien herrialdeak bizi zuen indarkeria egoeratik ihes egiteko. Orain, Libano-n errefuxiatu gisa daude eta Salma etxean geratzen da, Ahmad-ek artisau gisa lan egiten du eta Hibak eta bere hiru neba-arreba txikiagoek haurtzaroaz gozatu ahal izateko toki segurua aurkitu dute, eskolara itzultzeko prestatzen diren bitartean.
haurren lagun diren guneak, segurtasunerako eta integraziorako guneak
Association Culturelle d’Hermel erakundeak, UNICEFek laguntzen duen Hermel-eko Haurren Lagun den Guneakudeatzen du; bertara Libanoko eta Siriako 500 haur doaz: "Haurrak heltzen direnean, lehenengotan barnerakoiak dira eta ez dute elkarrekin eragiterik nahi izaten. Baina azkenean, haur asko oso pozik daude eta jarduera gehiago egin nahi dituzte", dio Danash Ramia-k, zentro honetako gizarte langileak.
Haurren Lagun diren Guneak,UNICEFek Libano-n errefuxiaturik dauden Siria-ko haurrei laguntza psikosoziala hornitzeko hartu duen konpromisoaren barte aurkitzen dira, larrialdiko erantzunaren testuinguruan, babesaren zein hezkuntzaren funtsezko arloetan.
Indarkeria bizi izana, familia eta lagunak galtzea edota horiengandik banaturik egotea, eta lekualdaketek,haurren ongizate psikologikoan zein sozialean eragin garrantzitsua izan dezakete. Gune hauek, Siria-ko haurrei toki segurua eskaintzen die, honela beraien egunerokotasunera bueltatu ahal dutelarik, jolasteko, ikasteko zein beste haur batzuekin harremanetan egoteko gogoa berreskuratzen dutelarik.
“Gure erantzukizuna, haur hauei indarkeriarik, diskriminaziorik edo abusurik gabeko haurtzaro segurua izateko duten eskubidea berreskuratzeko aukera ematea da", dio Isabella Castrogiovanni-k, UNICEFeko Haurren Babesaren arloko Adituak.
“Lehenengotan, nire seme-alabak etxean jarrita ematen zuten eguna. Ez ziren inora joaten. Gero haurrei eskolak ematen zizkieten eta jolasteko gunea eskaintzen zieten zentro honen inguruko berria entzun genuen. Beraz irtetzen eta lagun berriak egiten hasi ziren, eta egunaz disfrutatzen dute", dio Hiba-ren amak.
UNICEFek Haurren Lagun diren 16 Gunekosarea laguntzen du, bertan haur guztiek, errefuxiatu zein bertakoek, jolasteko eta seguru sentitzeko aukera dute.