Madagaskar: UNICEF eta bere aliatuak zikloiaren biktimei laguntza eskaintzeko prestatzen ari dira
UNICEF, hondamendiei erantzuteko Estatu mailako bulegoa eta beste aliatu humanitario batzuk, Madagaskar astindu duen Giovanna zikloiaren eragina pairatzen ari diren biztanleei zuzenduriko larrialdiko laguntzarako erantzuna prestatzen ari dira.
4. mailako zikloia goizeko ordu batetan ikutu zuen lurra,Tamatave hiritik 100 kilometro hegoaldera, Taomasina izenaz ezaguna den tokian, Brickavillebarrutian.
Giovanna zikloia irla guztian zehar hedatu zen, hegomendebaldeko noranzkoarekin, goi-lautadan indarra galdu zuen eta ekaitz tropikal bihurtu zen. Antananarivo hiriburuan berriz, haize bolada gogorrak etauholdezko euri-jasa handiak eman ziren.
UNICEFen aliatuak diren Gobernuz Kanpoko Erakundeak, zikloiaren eragina pairatu duten hiritarrei ur eta saneamendu, haurren babesaren eta hezkuntza arloko laguntza eskaintzen berehala hasi dira. Frere St. Gabriel erakundeak adibidez, Brickaville-n ura edangarri bihurtzeko planta bat aktibatzen ari da. SAF aliatua berriz,UNICEFen aldi baterako ikasgelak eraikitzen ari da suntsituta geradu diren eskualdeetan.
“Ekialdeko kostan haize gogorrek eta uholdeek sortu dituzten kalteen eta hildako pertsonen kopuruari buruzko txostena jaso dugu", adierazi zuen Dominic Stolarow-k, UNICEFek Madagaskar-en duen Larrialdietarako Koordinatzaileak.
hondamendi natural honen tamaina
“Orain egin behar duguna, ebaluaketa egokia egitea da,hondamendi natural honen benetako tamainakulertzeko gai izan gaitezen. Honek erantzun egokia diseinatzen lagunduko digu", baieztatu zuen.
Hondamendien Nazio mailako Bulegoak aireko ebaluaketa gauzatuko du ahal bezain pronto. UNICEFek eskualdekobost aholkulari tekniko bidali ditu bertara, ebaluaketan eta erantzunaren diseinuan laguntzeko asmoz. Honetaz gain, UNICEFen ebaluaketa bizkorrak egiten dituzten bi talde prest daude Antananarivo-n, epe laburrean NBEko beste agentzia batzuetako lan taldeekin batera zabaltzeko asmoz.
UNICEFek oinarrizko produktuen izakinak ditu herrialdean, lehen egunetan zehar 66.000 pertsonari lagundu ahal izateko, eta ura edangarri bihurtzeko tresnak zein eltxo-sareak era baditu. 45.000 haurrentzako eskola-arloko kit-ak ere badaude, eragina pairatzen duten haurren artean berehala banatu daitezkeenak.