Mali: osasun arloko erkidegoan oinarrituriko programek haurren bizitzak salbatzen dituzte
Bintou Traoré-k 18 hilabete ditu baina bere adinerako izan beharko lukeena baino askoz txikiagoa da. Desnutrizio akutu larria du eta egunero bizirik irauteko borrokatzen ari da. Mali-ko milaka haur bere bezala daude, elikagai eskasiaren eragina pairatzen baitute, lehorte, uzta txarren eta elikagaien prezioen igoeraren ondorioz.
Amonak ospitalera eraman zuenean, ezin zuen ia burua altzatu eta ezin zuen jarri. "Eztulka zegoen beti eta beherakoa zuen", dio. Mopti-ko ospitalean, berehala eskaini zioten arretadesnutrizio akutu larriari aurre egiteko etaegunean 8 aldiz esne terapeutikoaren bitartez elikatzen dute".
Gaur egun, askoz hobeto dago: jadanik jarri daiteke, burua altzatu dezake eta jateko gogoa du, dio amonak.
Bintou Mopti-tik hurbil bizi da, iparraldeko mugan; bertan,gatazkaren ondorioz milaka pertsonak beraien etxeetatik ihes egin behar izan dute, eskasia egoera gero eta gehiago okertuz.
desnutrizioa duen haur batek, egoera normalean dagoen haur batek baino 9 aldiz gehiago du hiltzeko arriskua
UNICEFen arabera, Mali-n 3,5 milioi pertsonak elikadura arloko laguntza beharko dute aurten, horietatik erdia haurrak direlakrik. Horien artean, bost urtetik beherako ia 220.000 haur desnutrizio larria pairatzeko arriskua daukate.
Krisi honetan, haurrak bereziki kalteberak dira, desnutrizioa pairatzeko arrisku handiago baitute. Desnutrizioa duen haur batek, gaixotasunak hartzeko arrisku gehiago du, oraindik ere bere kalteberatasuna handitzen delarik. Desnutrizioa duen haur batek, egoera normalean dagoen haur batek baino 9 aldiz gehiago du hiltzeko arriskua.
UNICEF egoera hori saihesteko lanean ari da,Osasun Ministerioari laguntza eskainiz eta osasun arloko langileei prestakuntza emanez, horiek baitira herriz herri haurren desnutrizioa ebaluatzen dutenak. Gainera, gurasoei ere prestakuntza ematen die, desnutrizioaren sintomak ezagutu ditzaten eta berehala ekiteak beraien seme-alaben bizitzak salba ditzakela erakutsiz.