Mauritania: haurrentzako hondamendia saihestea
Mauritania-n, euri sasoiaren eta uzta berrien arteko denboraldian, eskasia garaia bizi dute urtera. Garai horretan, amek beraien seme-alabak elikatzeko borrokatu behar dute. Baina iaz ez zuen euririk egin eta eskasia sasoia hiru hilabete lehenago heldu da.
Euririk gabe, abereak elikatzeko larrerik ez dago, ahuntzek esne gutxiago ematen dute haurrak elikatzeko eta dituzten laborantza urrietatik soilik erdia hazten da. Gizon eta seme nagusi gehienek etxeak uzten dituzte larre hobeak edota lana bilatzeko asmoz.
UNICEFek, Sahel osoan milioi bat haur baino gehiago desnutrizio akutu larria pairatzeko arriskuan daudela estimatzen du eta berehala ekiten ez badiogu hil egin daitezke. Gobernuaren eta agentzia humanitarioen esperantza, larrialdiari premiaz erantzun ahal izatea da, horrela gosetea, pobreziaren okertzea eta biztanleen tokialdatzea saihestu baitaiteke.
garauen bankua
Mauritania-k Frantziaren tamaina bikoizten du eta munduan gutxien populaturiko herrialdeetariko bat da, 3,4 milioi biztanle dituelarik.
Hodh Gharbi eskualdea artzai nomaden etxea da gaur egun. Bidearen ertzean abereen gorpuak aurkitzen ditugu. Abereen galera, milioi bat gamelu, milioi bat behi eta 15 milioi ahuntz eta ardi izan daitekeela estimatzen da, eta hori familientzako eta herrialdeko ekonomiarentzat suntsigarria izango da. Hiriguneetara bideratzen den okela hornitzaile handiena da eskualdea.
Espainiako Gobernuak sortu duen eta UNICEFzein beste aliatu batzuekin batera Mauritaniako gobernuak inplementatzen duen Elikadura eta Nutrizio Segurtasunaren Programa Bateratuaren Koordinatzailea den Ahmed Ould Aida eskualde honetan dago. Aida-k NBEko lau agentziek (UNICEF barne) lan egiteko erabiltzen duten eskema berria erakusten digu, horrela azken hiru urteetan 36 herrixkatara heldu den elikadura eta nutrizio segurtasunerako inbertsioa koordinatuko dutelarik: garauen bankua.Idea hau ez da berria. Jendeak garau estra duenean, erkidegoko biltegiratzeko zentrora eramaten dute eta merkatuko prezioan saltzen dute. Horrela, garaua eskasia sasoirako berme gisa gordetzen da. Erkidegoak mikrokreditoen sistema ere antolatu du eta zailtasunak dituzten familientzako segurtasun sare gisa agertzen da.
tokiko erkidegoek ezin dute bizirik iraun laguntzarik gabe
UNICEFek babesten duen tokiko osasun zentroak txertoak, oinarrizko sendagaiak eta desnutrizioa pairatzen duten haurrei emateko elikadura terapeutikoa ditu, azaldu du Ahmed Ould Aida-k. Gainera, bere lekukotasunaren arabera, sentsibilizazio lana egiten ari da: amagandiko edoskitze eskusiboak desnutrizioari aurre egiteko duen garrantzia azaltzen du, eta horrela eskualdean amagandiko edoskitzea %85era arte igo da. Baina hori ez da nahikoa eta familiak elikagairik gabe geratzen hasi dira. "Larrialdi egoera dago eta tokiko erkidegoek ezin dute bizirik iraun laguntza gehiagorik gabe", dio Aida-k.
berehalako erantzunaren beharra
UNICEFek Mauritania-n duen Ordezkaria den Lucia Elmi-k, egoera honi erantzun ahal izateko berehala agertzen diren hiru erronkak laburbiltzen ditu: logistika, segurtasuna eta giza ahalmena. Herrialdeko ezaugarri bereziez gain (tamaina handia eta sakabanaturik dauden biztanlegoa), erantzun humanitarioak erronka handi bateri aurre egin behar dio: Mali-ko gatazka berria. Urtarrilaren bukaeratik, 10.000 pertsona baino gehiagok Mauritania-ra alde egin dute.
“Hain herrialde handian eta biztanle sakabanatuekin, haur guztiengana heltzea zaila izango dela argi da. Baina gure erantzukizunak eta betebeharrak haur guztiak garrantzitsuak direla bermatu behar dugula adierazten digu. Beraz, orain erantzutea funtsezkoa da, bereziki pobreenengana eta kalteberenengana heltzeko", esan zuen Elmi-k.