Milioika haur bidegurutzean: krisia Siria-n, Filipinetan edo Hegoaldeko Sudan-en

Milioika haur eta nerabek, munduko toki desberdinetan aldi berean gertatzen ari diren larrialdi egoeren eta gatazken ondorioak pairatzen dituzte, hala nola Siria-n, Hegoaldeko Sudan-en, Filipinetan edota Kolonbian. Krisi hauek, haur eta emakumeengan eragin suntsitzaileak dituzte, batez ere familia kalteberenetan. UNICEFen eginkizuna, biziraupenerako, babeserako eta hezkuntzarako haurrek dituzten eskubideak bermatzea da, bereziki haur pobreenen eskubideak.

SIRIA

Siria-n, Damasko eta inguruetan ematen den segurtasun egoerak ezegonkorra izaten jarraitzen du, eta Alepo-n operazio militarrek jarraitzen dute. OCHAren arabera, gatazkaren ondorioz bi milioi pertsona daude lekualdaturik, horietatikerdia herrialdean bertan daudelarik. Ondoko herrialdeetara (Jordania, Libano, Turkia eta Irak) ihes egin duten pertsonen erdia baino gehiago haur eta nerabeak dira; hauek eskolen etenaldiak, oinarrizko zerbitzuetarako sarbide mugatua eta indarkeriaren zein lekualdatzeen lekuko izanak sortzen duen antsietatea pairatzen dute. Azken egunotan,UNICEFek eta bere aliatuek ondoko ekintzak gauzatu dituzte:
  • Damasko-ko landa gunean, barne lekualdaturiko 6.000 pertsonei laguntza humanitarioa hornitu zaie: higiene arloko 1.000 kit, haurrentzako janaria duten 1.000 kit, haurtxoen higienerako artikuluak dituzten 500 kit, 100 berogailu eta jolaserako lau kit.
  • Libano-n, 8.495 familiak ur edangarria eskuragarri izan dezatela bermatu da, 14.866 zisterna-kamioren bitartez, 29.732 haur eta emakume onuradunak izan direlarik.
  • Turkia-n, herrialdearen hegoaldean eta hegoekialdean, errefuxiatuentzako bost kanpamendu berri eraiki dira, 50.000 pertsonako edukierarekin.
  • Siria eta Irak-en arteko mugan, Al Qaim-en, kanpamentu berri bat kokatu da. Bertan, abuztuaren 7tik siriar 3.715 errefuxiatu daude.
 

hegoaldeko sudan

Hegoaldeko Sudan-en, 161.000 haur baino gehiagok eta beraien familiek ihes egin behar izan dute herrialdeko hegoldean Sudan-go armadaren eta talde matxinatuen artekoistiluen ondorioz. Errefuxiatuak gune aldapatsuan daude eta oinarrizko zerbitzuetarako sarbide mugatua dute.
 
UNICEF, ACNURekin lankidetzan, errefuxiatuen beharrei erantzutekolaguntzen ari da, hornigaien banaketaren bitartez, txertaketa bermatuz eta desnutrizio akutu larria duten haurrei tratamendua eskainiz, ur edangarria eta saneamendu arloko zerbitzuak hornituz, higiene praktika egokiak sustatuz eta hezkuntzarako zein babeserako eskuragarritasuna bermatuz. Zentzu horretan, Hegoaldeko Kordofán-en hasi den indarkeriak familia ugariren banaketa ekarri du. UNICEFek, familiagandik banaturik dagoen edota bakarrik dauden 2.210 haur identifikatu ditu guztira orain arte.
 

FILIPINAk

Filipinetan, UNICEFek hurbiletik jarraitzen du769.000 pertsona inguruk bizi duten egoera; horietatik 323.000 haurrak dira, Manila-tik eta beste 16 probintziatatik lekualdatuak izan direnak abuztuaren hasieratik gertaturiko montzoi-euriteen ondorioz. Gainera, Mindanao-n lekualdaturiko 39.000 pertsona baino gehiago daude, horien artean 16.500 haur, Askapen Islamikorako Fronte Mairuaren (MILF ingelesezko sigletan) talde disidenteak Gobernuko zenbait postu militar erasotu ondoren.   
 
UNICEFek egoera hurbiletik jarraitzen du, oraindik Filipinetako Gobernuaren eta bere aliatuen aldetik laguntza eskaera formala egin ez duten arren. Eskaera hori itxaroten, 10.000 familia ingururentzako larrialdiko hornigaiak prestaturik ditu jadanik, milioi bat dolarreko balorearekin.
 

kOLOnBIA

Kolonbia-n, uholde-euriteek eta ondorengo uholdeek, herrialdeko hegomendebaldean kokatzen den Putumayo departamenduan gatazka armatuaren ondorioz bizi duten kalteberatasun egoera okerragoa bihurtu dute, 16.500 familiarenganeragina duen krisi humanitarioa sortuz: 74.000 pertsona inguruk bizi dute egoera hori, horietatik 29.600 haurrak direlarik.
 
Haurrentzako mehatxu nagusienak honakoak dira: urak tokiz aldatu dituen lur-minekin eta eztanda egin gabe dauden lehergailuekin loturik dauden arriskuen gorakada edotagaixotasunen agerpena, uraren kalitate eskasaren zein saneamendu-zerbitzu desegokien ondorioz. Gainera, egoera honetan haurrek, talde armatuen aldetik errekrutatuak izateko,abusuak zein sexu-esplotazioa pairatzeko arrisku handiagoa izaten dute.
 
UNICEFek 2,45 milioi dolarreko balioa duen deialdia luzatu du (2 milioi euro inguru), ondorengo sei hilabeteetan, bereziki egoera hau bizi duten guneetan, babes, hezkuntza, ur, higiene eta saneamendu zein nutrizio arloko oinarrizko esku-hartzeak garatu ahal izateko.
 

IRaN

UNICEFek Iran-en ere jarritu du arreta, herrialdeko iparekialdean bi lurrikara gertatu baitziren larunbatean,300 hildako eta 2.000 zauritu utzi zituelarik.17.000 pertsona inguruk laguntza humanitarioa behar dute. Hondamendieen Kudeaketarako Nazio mailako Erakundeak eta Iran-go Ilargi Erdi Gorriak laguntza eta bilaketa zein salbamendu taldeak bidali dituzte gune horretara. Momentuz, nazioko agintariek ez dute larrialdi egoera aldarrikatu eta ez dute nazioarteko laguntzarik eskatu.