Mundu osoan milaka pertsonak #SahelNOW kanpainarekin bat egiten dute

UNICEFen sare sozialek bere kanal orokorretan eta industrializaturiko 36 herrialdetan dituen Batzorde nazionaletan, Sahel-en bizi den elikadura krisiaren aurrean alarma jo dute, egoera hau geldiarazteko behar diren laguntzak lortzeko asmoz.

Milioi bat haur aurriskuan daude desnutrizioaren ondorioz eta guztira 15 milioi pertsonak lehorte berri luze honen, elikagaien prezioen eta zenbait gunetan bizi den segurtasun ezaren eraginak pairatzen dituzte.

 #SahelNOW kanpainaren bitartez, UNICEFek iazko abendutik ohartarazten duen krisi honen aurrean alarma jo nahi du. Nahiz eta ordutik lana asko areagotu den,urteko sasoirik okerrena hurbiltzen doa eta beharrak gero eta handiagoak dira. Hondamendi humanitario berri hau gelarazteko ekitea premiazkoa da.

Mundu osoko milaka pertsonak #SahelNOW kanpainarekin bat egin dute; kanpaina 119 herrialde edo eskualdetan hedatu da aurreko asteartean abian jarri zenetik.

UNICEFen Enbaxadoreak diren Leo Messi, Pau Gasol, Shakira, Fernando Alonso, Mia Farrow, Selena Gómez edota Teresa Viejo-k jadanik kanpaina honekin bat egin dute beraien sare sozialen bitartez hedatzeko asmoz. UNICEF Espainia-ren Lagunak diren David Villa,José Manuel Calderón, Julián López, Virginia Ruano, Pepe Reina eta 45 kirol federazioek ere bat egin dute. Ana Pastor, Jesús Maraña, Cristina Saavedra, María Escario eta Melchor Miralles kazetariek Sahel-i buruzko mezuak hedatu dituzten beraien twitter kontuen bitartez. Duela bi aste, TVEko Informe Semanal-eko lantalde bat, Ana Medina barne, SER irratiko Nicolás Castellanoerreportaria eta El País aldizkariko Silvia Blanco kazetaria, Txad-era joan ziren egoera ezagutzeko asmoz eta beraien erreportaje eta artikuluen bitartez alarma jo zuten; hauek guztiak ondoko helbideetan ikus daitezke oraindik:

Edonork bat egin dezake #SahelNOW kanpainarekin webgune honen bitartez edota UNICEF Espainiaren sare sozialen bitartez.

http://www.facebook.com/unicef.es

https://twitter.com/#!/unicef_es

http://www.youtube.com/unicefESP