New Yorkeko adierazpena: lehenengo pausu bat migratzaile eta errefuxiatuen mundu mailako krisiari aurre egiteko

Aste honetan, Nazio Batuen Batzar Nagusian ospatutako migratzaile eta errefuxiatuei buruzko lehenengo goi-bilerak egindako New Yorkeko Adierazpena, positiboki balioetsi dugu UNICEFen.

Lehenengo pausu bat da, Adierazpen honek beharrezko lekualdatzeari integralagoa, aurreikusteko modukoa eta iraunkorragoa den erantzun bat eta migrazio internazionalarentzako gobernantza sistema bat proposatu duenez gero.

Umeei dagokionez, Estatu kideek Haurraren Eskubideen Aldarrikapenarekin lotuta dauden eginbeharrak bete behar dituztela azpimarratu du. Ekintza hau iragaitzazko umeen eskubideak bermatzeko erabakigarria da.

Adierazpenak ume migratzaile eta errefuxiatuek, batez ere bakarrik bidaiatzen dutenek, aurkitzen dituzten arrisku larriak eta babes berezi baten garrantzia nabarmendu ditu. Beste neurri batzuen artean, adierazpen honek barne hartzen du: helburu herrialdeetara heldutakoan eskolara bueltatu ahal izango dutela bermatzeko konpromisoa eta familiak batera mantentzeko eta xenofobiari kontra egiteko neurriak.

Halere, Adierazpenak migrazio-kontuetan oinarrituta egiten diren umeen atxiloketak gelditzeko lana ezarri du, baina ez du praktika hau beharrezkoa den tinkotasunez gaitzetsi.

Hurrengo bi urteetan, UNICEFek Estatu kideekin, Nazio Batuetako aliatuekin, gizarte zibilarekin eta umeekin lan egingo du, haien herrialdetik deserrotutako umeak babesteko ekintza zehatzak finkatzeko asmoz. 

LAGUNTZA ERREFUXIATUEI: HAURRAK BABESTEKO GURE PROPOSAMENAK

Nazioarteko komunitateari egindakoadierazpenak 6 neurri zehatzetan arreta jarri dezan mantentzen dugu. Neurri hauek ume errefuxiatuak, lekualdatutakoak eta migratzaileak laguntzeko balio dute:

-       Ume errefuxiatu eta migratzaileei esplotazio etaindarkeriatik babestu, batez ere bakarrik dauden umeei.

-       Babes bila dauden edo migratzen duten umeen atxiloketa deuseztatu, aukera erabilgarri batzuk ezarriz.

-       Familia batera mantentzea umeak babesteko eta estatus legala emateko modu hoberena da.

-       Ume errefuxiatu eta migratzaileen hezkuntza- etaosasun-zerbitzuak jasotzekoaukera mantendu.

-      Errefuxiatuen eta migratzaileen fluxu handien azpiko arrazoiak landu.

-       Xenofobia, diskriminazioa eta baztertzeari aurka egiteko neurriak sustatu.

2016AN 360.000 ERREFUXIAtu hartzeko konpromisoa

Aste honetan Migratzaile eta Errefuxiatuen Lekualdaketa handiei buruzko Nazio Batuen Batzar Nagusiko goi-mailako batzar orokorra eta Errefuxiatuen Krisi Globalari buruzko Liderren Batzarra, Estatu Batuetako presidente Barack Obamak deitutakoa, ospatu da New Yorken.

Azken honetan, agintariak lortu zuen berrogeita hamar herrialde inguruk haien konpromisoa ematea 360.000 errefuxiatu hartzeko aurten, ia 2015eko bikoitza.

Proportzio epikoko krisi baten aurrean gaude”, adierazi zuen. “Ezin dugu begiak irauli edo ihes egin. Familia hauei atea ixtea gure oinarrizko baloreak saltzea izango litzateke”, jakinarazi zuen Obamak.