Niger: haurrek eskola bertan behera uzten dute familiei laguntzeko

Niger Sahel-eko elikadura krisiaren eragina pairatzen duten herrialden artean kaltetuenetarikoa da, lehorteak, uzta txarrek eta elikagaien prezioen gorakadak sorturiko hondamendiaren ondorioz. Gaur egun 5'5 milioi pertsona inguruk, horietatik erdia baino gehiago haurrak, elikadura arloan segurtasun eza egoera bizi dutela kalkulatzen da, Familien Kalteberatasunaren inguruko Nazio mailako Inkestaren arabera. 

UNICEFek eta bere aliatuek, bost urtetik beherako 394.000 haur inguru desnutrizio akutu larria izateko arriskuan daudela kalkulatzen dute eta, berehalako tratamendurik jasotzen ez badute, hil egin daitezke.

Egoera larri honek, haur askok eskola bertan behera uztea ere sortzen du. Nigerreko Hezkuntza Nazionalaren, Alfabetatzearen eta Hizkuntza Nazionalen Sustapenerako Ministeritzaren arabera,47.000 haurrek jadanik ikasturte honetan eskola utzi dute elikadura krisiarekin harremana duten arrazoien ondorioz. 

Uzte gehienak elikadura krisiaren eragina gehien pairatzen duten eskualdeetan kokatzen dira. Tillaberi-n,Niger-eko hegomendebaldean eskualderik kaltetuenetarikoan, 22.000 ikasle inguruk eskola utzi dute.

Eskolara joateko ahulegiak daudelako edota gurasoei hirietan lana bilatzen lagundu behar dietelako eskolara joateari utzi behar diote askok. Sarritan, haurrek diru gehigarria lortzeko eta familia mantentzeko lanean hasi behar dute

OUMAR-EN ISTORIOA

12 urteko Oumar Soumana, Damana herrian bizi zen bere familiarekin, Niger-eko hegomendebaldean. Elikadura krisiaren ondorioz, eskola utzi behar izan zuen eta Niamey hiriburura lan bila joan behar izan zuen.

Bertan bere bi arreba nagusiekin aurkitu zen; haiek ere bere etxea utzi behar izan zuten hiriburura neskame gisa lan egitera joateko. Orain guztiak batera kanpin-denda batean bizi dira, Niamey kanpoaldean kokatzen den bat batean egindako kanpamenduan, ur edangarririk eta saneamendurik gabe.   

Oumar-ek "appolo" deituriko izotz-edariz beteriko plastikozko poltsatxoak saltzen lan egiten du,bakoitza CFA franko gutxi batzuren truke. "Lan mingarria da niretzat", dio. "Egun osoa oinez nabil. Benetan ez dut atseden hartzeko aukerarik, saldu eta etxera dirua eraman behar dudalako, bestela nire soldata murriztu egiten da, eta nahiago dut ahalik eta gehien lan egitea". 

Oumar eta bere arrebek, irabazten duten dirua gurasoei bidaltzen diete, "jan ahal dezaten". Hirurak mantentzeko behar duten diru kopuru txiki batekin geratzen dira soilik. "Hemen niretzako janaria bilatu behar dut, horrek dakartzan arriskuak kontuan hartuz. Zenbait pertsonek ez dute ordaintzen eta ihes egiten dute, beste batzuk mehatxatu egiten naute edota iraindu egiten naute", adierazten du Oumar-ek. "Niretzat hau ez da bizitza ona, herrian gurasoekin egotea gustatuko litzaidake".

haurrak eskolara joan daitezela eta elikatu ahal daitezela bermatzea

Oumar bere herrian eskolara zihoan eta irakasle bihurtzearekin amets egiten zuen. "Heziketaren bitartez, lan on bat izatea eta bizitza hobea izatea posible da", dio.

UNICEFek eta bere aliatuek, eskola utzi duten haurrei laguntzeko asmoz errekuperatzeko klaseak abian jarri dituzte, beraien ikasketekin jarraitu ahal dezaten. Klaseetara joan aha izateko, haurrek behar dituzten elikagaiak jasoko dituzte.

Honetaz gain, UNICEF gizarte zerbitzuen ahalmenak sendotzen ari da, haur kalteberenak identifikatzeko etaindarkeriaren biktima diren haurrei laguntza eskaini ahal izateko.