Opari Urdina: eskain dezakezun oparirik onena
“Parte hartu ahal izan dugun elkartasunezko ekimen eskuragarri honegatik eskerrak eman nahi dizkizuegu. Opari Urdina aukeratu genuen gure ezkontzan zerbait berezia eta solidarioa egoteko ideia genuelako; ohikoa izaten den bezala, ezkontza bat antolatzeko orduan diru asko gastatzen zela uste genuen eta diru horretatik benetan behar duen jendeari ezer ez zaiola heltzen bagenekien".
“Hori dela eta, Opari Urdina eskaintzea erabaki genuen.Oso pozik gaude. Gainera, gure gonbidatuak ere pozik zeuden ideia honekin eta egin ahal izan genien oparirik onena izan dela esan ziguten. Batzuk nola egin dugun ere galdetu digute eta guk zuengana bideratu digutu. Eskerrik asko!".
Idatzi dutenak Rosa eta Pedro dira. Bikote honek, bere ezkontzako oroigarri gisa UNICEFen Opari Urdina eskaintzea erabaki zuen. Gonbidatuentzat opari berezia izateaz gain, haur kalteberenei laguntza eskaini ahal diegu.
Prozesua oso erraza da. Hornigaia aukeratu baino ez da egin behar; aukera ugari daude: elgorriaren aurkako txertoak, malaria prebenitzeko eltxo-sareak, eskoletarako arkatzak, etab. Gero UNICEFek hornigai horiek behar gehien duten haurrei bidaliko dizkie.
Opari Urdinarekin, zure opariak ez dira inoiz hain urruti heldu… Informazio gehiago, gure Opari Urdinaren webgunean aurki dezakezue.