'Poltsikoko ametsak', Espainian migratzaile diren adingabeen egoera biltzen duen txostena
'Poltsikoko ametsak', Espainian migratzaile diren adingabeen egoera biltzen duen txostena'Poltsikoko ametsak' txostenak, Espainiara inork lagundu gabe iristen diren adingabeen erakuskari osoak, nerabe horietako askoren testigantza mingarriak ditu eta tresna eraginkorra bilakatu nahi da, gizarteak baztertzeko arriskuan diren adingabe inmigranteen problematika lantzeko.
“Eskuak gogortuta nituen sokari horrenbeste heldu eta itsasora ez erortzen saiatzeagatik, olatuek kolpatzen gintuztenean. Iristean, eskuak ireki eta atzamarrak mugitu ere ezin nituen egin. Ez nuke bizipen hori berriz biziko". Hitz horiekin, marokoar nerabe batek kontatzen du patera ahul batean Espainiako kostaldera iristeko bizi izandako amesgaiztoa.
Testigantza hori eta beste batzuk, benetakoak bezain hunkigarriak, Poltsikoko Ametsakizenburuko txosten zehatz batean sartuta daude, UNICEF Españak Banestoren laguntzarekin argitaratua. Lan hori IFAM Ikerketa Taldeko hiru adituk egin dute ─Pere Tarrés-Universidad Ramon Llull Fundaziokoak─, eta beren helburua da gizarte bazterketa jasateko arriskuan dauden haur eta nerabeen egoera lantzea.
Argitalpena gure herrialdera etorritako adingabeko eta inork lagundu gabeko inmigranteen fenomenoaren agerkaria da. Aztertu eta landu nahi ditu adingabeko horien nazionalitate berriak, ibilbideetan izandako aldaketak, migraziorako jarraibideak eta Espainian dauden integrazio dinamikak.
Azterketaren helburua da ikuspegia zabaltzea eta analisirako elementu sendoak ematea, Espainian bizi diren haurren eta nerabeen ongizatea hobetzen lagunduko dutenak.Khaled-ek, Marokokoak; Viki-k, Bulgariakoak, edo Paul-ek, Kamerungoak, murriztapen ugari izan zituzten haurtzaroan beren jatorrizko herrialdeetan, eta Espainiara iritsi ziren beren ametsak betetzeko asmoarekin: ikasketak egin, lanbide bat ikasi, bizimodu duina izan. Horietako gehienek tratu txarrak, bortxakeria edo esplotazio sexuala jasan behar izan dituzte.
Bizimodu zaila
Horietako batzuk lortu zuten beren jaioterrira itzultzea, Europako bizimodua emigratu aurretik esan zieten bezain erraza ez zela frogatzean. Beste batzuk Espainian bizi dira, adingabekoen zentroetan, eta han ematen dizkiete elikagaiak eta behar dituzten zaintzak, eta lanbide bat ikasten dute, denborarekin beren ametsak egia bilakatzen lagunduko dienak.
Txostenaren beste helburuetako bat dalagundu gabeko adingabekoen inmigrazioaren fenomenoa gero eta gehiago feminizatzen ari dela ikertzea, bai babes sistemek atzemandako neska adingabeengatik, bai atzeman ez dituztenengatik, gizartean bazterketa soziala pairatzen aritu daitezkeenak. Liburua egiteko 247 elkarrizketa egin zaizkie, 94 profesionalei eta 153 adingabekoei.