RTVE, haurtzaroa gogoan
Aste honetan zehar eta igandera arte, Haurraren Egun Unibertsala ospatuko den azaroaren 20ra arte, RTVE-k Concienciados con la Infancia astearen bosgarren edizioa ospatuko du. Ekimen hori UNICEF Espainia-rekin batera eta haurren eskubideei buruzko beste hamaika elkarterekin batera egin da.
Aurreko edizioetan bezala, RTVE korporazioaren hedabide nagusiek islatzen dute haurtzaroarekiko duen konpromiso publikoa, programa, elkarrizketa, erreportaje eta dokumentalen bitartez edukiak hedatzen baitituzte munduko haurren egoerari argia emateko. Ekimen hori Nazio Batuek Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenaren onespenaren 22. urteurrenarekin bat dator.
TVE, RNE eta RTVE.es kateek urteurren hori ospatzeko egunero arriskuan daudeneta Espainian nahiz munduan beren eskubideak aldarrikatzeko zailtasunak dituzten haurrenbizi-baldintzak hobetzeko lanean diharduten pertsonei eman nahi die ahotsa.
Pasa den asteleheneko lehen ordutik, Concienciados con la Infancia ekimena TVEren programazioanikus daiteke. La 1 eta La 2 kateetako magazine eta saioek haurtzaroaren leihoak ireki eta salatzeko erreportajeak, elkarrizketak eta bestelako espazioak eskaintzen dituzte. Bertako ahotsak elkartasuna adierazi duten pertsonaia ezagunek jarri dituzte, baita Pocoyó-k ere. Azken hori ekimenari batu zaio eta haurren eskubideei buruzko berariazko piezak eskaini ditu.
RNEren saio nagusiek aste osoa daramate haurrekin lan egiten duten elkarteen lanari esker Espainian egoera zailak gainditu dituzten haurren elkarrizketak eskaintzen. Irrati publikoak, bestalde, beren bizitza haur txiroenen alde lan egiten eman duten pertsonei eman die ahotsa.
RTVE.es eta Interaktiboek ere ekarpena egin diote Concienciados con la Infanciaekimenari. Txikienentzako zuzenduriko topaketa digitalak eta bideoak prestatu dituzte, beren eskubideak eta beste herrialdeetan bizi diren haurren egoera ezagut ditzaten.
unicef espainia saria RTVE-rentzat
RTVEk jaso zuen Haurren aldeko UNICEF Espainiaren 2009ko Komunikazio Saria, etengabe erakutsi baitu, Concienciados con la Infancia asteari esker, haurren eskubideen sustapenarekin duen konpromisoa. Horrez gain, RNEren Un juguete, una ilusión lana ere saritu du eta 2005etik hona Lunicef pertsonaia antenan egoteagatik, TVEk eta UNICEFek Los Lunnis saiorako sortutako pertsonaia. 2010ean Informe Semanal saioak sari berbera jaso zuen Niños sin derechos erreportajeagatik. Elkartasunezko ekimen publikoaren hirugarren edizioan eman zen.