Sahel: 250.000 haurrek desnutrizioaren aurkako tratamendua jaso dute

Urteko lehen lau hilabeteetan zehar, bost urtetik beherako ia 250.000 haurrek desnutrizio akutu larriaren aurkako tratamendua jaso dute, eskualdeak pairatzen duen elikadura larrialdiari aurre egiteko UNICEFek burutzen duen lanaren barnean. Baina oraindik ere eskualde honek bizi duen elikadura krisi larri honen eragina pairatzen duten haur guztientana heldu ahal izateko funtsak behar ditugu.

Gutxienez 1'1 milioi haurrek tratamendua beharko dutela kalkulatzen da eta ondorioz, krisi honi aurre egiteko ahalmena duten zentro espezializatuen kopuruak gora egin du, 5.200 izatera heldu arte. Ondorengo hiru hilabeteetan,haurren beharrak gehituko direla aurreikusten da, eskualdea urteko lehorte eta irdortasun handieneko sasoian baitago.

Gainera, Mali-n gertatzen ari den gatazkaren ondorioz 170.000 pertsonek beraien etxeetatik ihes egin behar izan dute alboko herrialdeetara eta horrek eskaera berriak zein laguntzarako sarbide segurua bermatzeko arazoak sortzen ditu. Beste 167.000 pertsonak herrialdeko beste eskualde batzuetara ihes egin behar izan dute.

 

bizitzak salbatzen jarraitu ahal izateko funts gehiago behar dira

Urtea bukatu arte elikadura krisi honen beharrei, Mali-ko larrialdiari eta kolera zein beste izurrite batzuen mehatxuari erantzun osoa eta integratua emateko lan egiten jarraitu ahal izateko, UNICEFek 146 milioi dolar (116,45 milioi euro) behar ditu. Orain arte, eskualdean larrialdiari aurre egiteko UNICEFek gauzatzen duen lanerako 93 milioi dolar lortu dira (74,04 milioi euro).
 
"Urte hasieran lortu izan diren funtsek prest egoteko eta bizitzak salbatzeko laguntza handia izan direla ez dago zalantzarik", esan du Afrika Mendebalderako eta Erdialderako UNICEFen Zuzendaria den Manuel Fontaine-k.
 
"Sahel osoan, haurren bizitzak salbatzeko eta haurrei laguntzeko askotariko beharrei aurre egiten ari gara eta Mali-ko krisiak haur gehiago arriskuan jarri ditu. Orain arte,nutrizio arloko berehalako erantzunera bideraturiko funtsak jaso ditugu batez ere. Baina beste lan arlo guztientzako funtsik ez izateak, behar handieneko sasoi honetan haurrei eta beraien gurasoei laguntzeko ahal den guztia egitea eragozten digu", adierazi zuen.
 

UNICEF-en helburua erantzun integrala eskaintzea da 

Mali-ko iparraldean bizi diren haurrak arrisku egoeran daude, abusuei, hezkuntzarako sarbiderik ezari edota talde armatuengandik errekrutatuak izateari aurre egin behar diotelarik. Elikadura krisia pairatzen duten bederatzi herrialde horietanhezkuntza arloko programak sustatzea beharrezkoa da, erkidego pobreenetako haurrak eskolak uzten ari baitira.
 
Gainera izurriteak saihesteko txertaketa kanpainak burutu behar dira. Urte honetan, sei milioi haur baino gehiagok elgorriaren aurkakotxertoa jaso dute eta 9 milioi haur baino gehiagok intsektizidaz trataturiko eltxo-sareak jaso dituzte malaria arriskua murrizteko asmoz. Eurite-sasoia heldu baino lehen, neurri desberdinak abian jartzea funtsezkoa dakolera agerraldiak eragozteko, gaixotasun hau endemikoa baita krisiaren eragina pairatzen duten eskualde askotan.
 
Nazio Batuen arabera, 18 milioi pertsona inguruk elikadura krisiaren eragina pairatzen dute Sahel-eko bederatzi herrialdeetan. Iazko urte bukaeran, milioi bat eta 1'5 milioi haur inguruk desnutrizio akutu larriaren aurkako tratamendua beharko luketela ohartarazi zuen UNICEFek eta ekintzarako lehen deialdia luzatu zuen.