Sahel: ekitea eta hondamendien zikloa apurtzea premiazkoa da
UNICEFen Zuzendari Exekutiboa den Anthony Lake-k Sahel-eko eskualdea bisitatu duenean, krisia gelarazteko ahalegin humanitarioek gora egin behar dutela eskatu du, jadanik milioi bat haur arriskuan baitaude.
“Eskualde hau beti krisi baten ertzean dago. Familiek eta haurrek 2010 eta 2005ean lehorteak pairatu zituzten. Orain honi zera gehitu behar zaio: ehunka milaka lekualdatu dituzten zenbait herrialdeetan segurtasun ezak gora egin du, elikagaien prezioek gora egin dute eta uzta txarra izan da", azaldu zuen Lake-k Txad-eko mendebaldean egin zuen bisitan.
“Haurrentzako zailagoa da errekuperatzea eta beraienosasunarentzat beste mehatxu batzuei aurre egitea, hala nola polioa, elgorria, meningitisa eta kolerari aurre egitea", gehitu zuen.
unicef-en erantzuna
UNICEFek nutrizio arloko adituak mobilizatu ditu eta Sahel-eko zortzi herrialdeetan, lehortearen ondorioak pairatzen dituzten 15 milioi pertsona bizi diren herrialdeetan, nutrizio arloko errekuperaziorako ehunka zentro jarri ditu.
Urtarrila eta otsailean, hamarka milaka haurrek desnutrizio larriarentzako tratamendua jaso zuten elikadura zentroetan; zentro horiek betetzen doaz normalean urteko sasoirik txarrena izaten den "gabezia denboraldia" hastean, ingurugiro oso gogorrean eta logistika arloko arazoekin. Sahel-era hurbiltzen zihoan elikadura krisiaren inguruko alarma iazko abenduan jo zen, baina erantzuna beharren azpitik geratu da.
#SahelNOW
UNICEFek 36 herrialdetan dituen Batzordeek #SahelNOW kanpaina abian jarri dute; sare sozialen bitartez, larrialdiarentzako erantzunaren inguruko kontzientzia publikoa garatzea eta Sahel-en haurrek bizi duten egoera gogorraren aurrean gobernuek ekin dezatela da honen helburua.
Txad-eko Osasun Ministerioarekin batera, UNICEFeknutrizio arloko errekuperaziorako 261 zentro jarri ditu eta ondorengo hilabeteetan kopuru hori bikoizteko asmoa du. Gainera Txad-ek, Afrikan polio kasu kopuru handiena du eta, Pakistan-ekin batera, polio kasuak dituen munduko bigarren herrialdea da. Txad-ek orain meningitis agerraldiari ere aurre egin behar dio.
UNICEFek, egungo krisia Sahel-eko desnutrizio kroniko altuaren kausei aurre egiteko aukera berri gisa ikusten du, horretarako gobernu eta erkidegoei osasun sistema, gizarte zerbitzu, babes sozial sendoak eraikitzen lagunduz eta biziraupen zein ohituren aldaketerako sistema jasangarrien sormenean lagunduz.
“Gaur bizitzak salbatzea ez da bakarrik. Etorkizuneanlarrialdi berriak prebenitzea ere bada, momentu egokian elikadura egokia emanez, batez ere hiru urtetik beherako haurrentzat, eta osasun sistema sendoak bultzatuz, horrela beste larrialdi ikaragarri bat sahiestu ahal izango dugu eta haurrek ez dute elikadura zentroetan bukatu behar izango", dio Lake-k.