Sahel-eko elikadura krisiak haurrak arriskuan jartzen ditu
4 urte dituen Bassira, ospitaleko ohean etzanda dago, geldirik, pairatzen duen desnutrizio larria tratatzeko tutu baten bitartez esne terapeutikoarekin elikatzen duten bitartean.
Bere amak Nigeriako mugatik hurbil kokatzen denMaradi kanpoaldean dagoen egonkortzeko zentro honetara ekarri zuen, malaria harrapatu ondoren Bassira koman sartu zenean, bere elikadura egoera ahulduz. Hori duela 12 egun gertatu zen.
Bassira komatik atera zen eta, oraindik jateko ahulegia dagoen arren, apurka apurka indartzen doa. Osasun arloko langileei laguntza teknikoa eskaintzen dien tokiko GKEa den FORSANIko bere sendagileak eta osasun arloko langileek guztiz sendatuko dela uste dute.
Zoritxarrez, Bassira gertatu daitekeenaren iragarpena da. Lehortea, uzta txarrak eta Sahel-eko eskualde guztietan (Afrikako mendebalde eta erdialdean) elikaduren prezioen gorakadak, milioi bat haur elikadura krisi larri bati aurre egin beharrean jarri ditu. Nazio Batuen adituek, ondorengo hilabeteetan egoerak okerrera egingo duela uste dute.
niger-eko biztanleen %35ak ez du elikadura arloan segurtasunik
Niger-ek jadanik antzeko krisia bizi izan zuen 2005 eta 2010. urtean eta aurtengo uzta herrialdeko familien kontsumo beharrak baino %14 gutxiago izango da. Gutxienez 5,4 milioi pertsona jadanik elikadura arloan segurtasun eza pairatzen dute (horietatik erdiak baino gehiago haurrak dira), hau da biztanleen %35ak.
Lehendik ere Niger-ek desnutrizio tasa altuak zituen modu iraunkorrean, elikadura arloko segurtasun ezak biztanleen gehiengoa arrisku larrian kokatzen duelarik. Egoera hau bereziki larria da haurrentzat, batez ere bost urtetik beherakoentzat.
UNICEFek eta Niger-en dituen bere aliatuek, 393.000 haur baino gehiagok aurten desnutrizio akutu larriarentzako tratamendua jaso beharko dutela estimatzne dute. Desnutrizioak haurrak beste gaixotasun batzuk harrapatzeko arrisku handiagoarekin uzten ditu, hala nola beherakoaren eta azal edo arna infekzioen aurrean.
elikagaien prezioen gorakada niger-en
Niger-en ekoizpenaren murrizketak oinarrizko elikagaien eskaeraren gorakada sortu du eta honek prezioen igoera, milaka familia arrisku handiagoko egoeran jarriz.
Adibidez, 100 kiloko arto zaku batek, azokako prezio normalak baino bikoitza balio du, babarrunen kasuan prezioak %60an igo duen bitartean. Maradi azokako merkatarien arabera, prezio hauek 2010ko ekaineko bezain altuak dira (urte horretako elikadura krisiaren gailurrean).Biztanleen %59,5a pobreziaren ataritik beherabizi den herrialde batean, egoera honen eraginak ezin dute okerragoak izan. Beraien beharrak asetzeko elikagai nahikoa landu ezin duten familiek, eskasia hori orekatzeko behar dituzten elikagaiak ere ezin dituzte erosi.
Niger-eko Tillabery eskualdean kokatzen den Wama herrian bizi den Balkissa Heloura-k, familia askok (berea bezalakoa) bizirauteko tokiko doula eta anza landareak jaten ari direla azaltzen du. 30 urte dituen ama ezkongabe honek hiru seme-alaba ditu eta zera kontatzen du: "Lehenengo aldiz bizitzan, urteko hain sasoi goiztiarrean doula jan behar izan dugu eta seme-alabek beste zerbait eskatzen jarraitzen dute, edozer... baina ez dago ezer. Ez dut inoiz ikusi hain egoera larria, ezta 2005 eta 2010ean ere".
UNICEFeko Nutrizio arloko aditua den Sani Sayadi bat dator; "jendeak doula edo anza jaten duenean esperantzarik ez dutenaren seinale da eta elikadura segurtasunaren egoera oso okerra denaren adierazlea da".
berehalako erantzuna niger-en
2010eko azken krisiaren ondoren, Niger-eko Gobernuarenlehentasuna, UNICEF eta bere aliatuen laguntzarekin, herrialdeko osasun sistemaren ahalmena sendotzea izan da. Hori dela eta, Niger orain egungo erronkei aurre egiteko hobeto prestaturik dago, desnutrizio kasu kopuruen gorakada garrantzitsuari aurre egitea barne.
Niger-ek krisi hau hondamendi bilakatu baino lehen geldiarazi dezake, baina horretarako funtsezko diru-ekarpenak behar ditu eta hornigaiek eskuragarri egon behar dute. Gaur egun, UNICEF desnutrizio akutu larriaren tratamendurako elikadura terapeutikorako zentroen ahalmena handitzen dabil eta desnutrizio akutu larria duten haurren tratamendurako beharrezkoak diren hornigai eta ekipoen %95a hornitzen ari da herrialdeko 50 ospitaletan.
UNICEFek ur edangarriaren eta saneamenduaren eskuragarritasuna ere handitzen dabil, gaixotasunen hedatzea eragozteko asmoz; migratu duten emakume eta haurrei arreta eskaintzen ari da; eta erkidegoan oinarritzen den funtsezko higienea, osasuna eta ama zein seme-alaben elikadura praktikak hobetzeko programa bat ere babesten du.