Sahel: Espainiako GKEek erantzuna eskatzen dute elikadura krisiari aurre egiteko

Espainiako GKEek alerta deia helarazi dute: "premiaz ekiten ez badugu, Afrikan gosete egoera bati aurre egin beharko diogu. XXI. mendeko bigarrena izango litzateke eta 15 milioi pertsona baino gehiagorengan izango luke eragina. Oraindik garaiz gaude egoera hori ekiditeko".

Sahel-eko eskualdean lan egiten duten erakundeen eta kazetarien arteko bilera batean, Espainiako GKEek ekintza bizkorrak, koordinatuak eta eraginkorrak eskatu dituzte eta eskualdean honelako krisi humanitarioak sortzen dituzten egiturazko kausei aurre egingo dieten neurriak barneratuko dituzten ekintzak izan daitezela. "Baina ezin ditugu Afrikako Adarrean izan genituen akats berdinak errepikatu, bertan alarmak jo zuen baina ez genuen garaiz ekin".

Antzeko egoeretan ikasitako irakaspenek, bizitzak salbatzeko modu bizkor eta koordinatuan ekitea beharrezkoa dela argi adierazten dute. "Elikadura krisiaren aurren ekitea da garrantzitsuena. Errazagoa de desnutrizioa prebenitzea, gosetea sendatzea baino", adierazi du Abdou Ramatou-k, Mendebaldeko Afrikako Nekazal arloko Ekoizle eta Nekazarien Erakundeen Sareko kideak. Baka Hassane, Sahel-en Nekazari eta Artzaien Erakundeen Sareko kideak argi adierazi du: “lehortea ezin da sahiestu, baina gosetea bai”.

Krisiak okerrera egin dezake ekainean

15 milioi pertsona baino gehiagok elikadura krisi oso larriari aurre egin behar diote, eta egoera horrek okerrera egin dezake ekainean euri eskasiaren ondorioz. Milioi bat haur baino gehiagok desnutrizio larria pairatzen dute eta elikagaien prezioak azken bost urteetan %60 eta %80 bitartean garestitu dira.

NBEak, egungo beharrei aurre egiteko 724 milioi dolar behar direla estimatzen du; kopuru honek gora egin dezake krisiak aurrera egin ahala. Nahiz eta zenbait herrialdek diru-ekarpen batzuk jadanik bideratu dituzten (horien arten Europar Batasunak), oraindik ere eskaturiko laguntzaren erdia baino gehiago behar da.

Egoera hau sortu duten faktoreen artean, alde batetik egoeraren araberakoak dira, hala nola lehortea, uztak %25ean murriztu izana, prezioen gorakada eta eskualdean gertatzen diren gatazkaka (Mali-koa adibidez); baina beste alde batetik egiturazko kausak ere badaude, egoera pairatzen duten eskualdeetako pobrezia endemikoa eta zenbait giza-taldeen (emakumeak, nekazari txiakiak, abeltzainak, ...) kalteberatasun handia adibidez.

ESKUALDEKO HERRIALDEEKIN LANA SENDOTZEA

Egoeraren larritasunaren aurrean, Afrikako Mendebaldeko Estatuen Ekonomi-Erkidegokoaren (CEDEAO) eskualderako nezakal politikan diru-emaileen artean lidergoa Espainiak betetzen duelarik, egoera honi aurre egiteko eskualdeko Gobernuei laguntza eskaintzeko ardura berezia du. Eskualdeko herrialdeekin gauzatzen den lana indartzea beharrezkoa da biztanleen elikadura segurtasuna bermatu nahi bada; honetaz gain, hondamendien arriskua murriztea eta elikadura krisien prebentzioa funtsezko gaiak izan behar dute ondorengo urteetarako eskualdean adostuko diren jarduera hildoetan.