Sahel: UNICEFek Europar Batasunak elikadura krisiari aurre egiteko antolaturiko topaketa batean parte hartu du

UNICEFen Zuzendari Adjuntua den Yoka Brandt-ek gaur Europar Batasunak, milioika haurren eta beraien familien bizitzak mehatxatzen dituen Sahel-eko elikadura krisiaren inguruan Bruselan antolatu duen topaketa batean parte hartu du.

"Erlojuaren aurkako lasterketa batean gaude, milioika pertsonen bizitzak arriskuan jarri ahal dituen krisi hau bere maila gorenera heldu baino lehen, pertsona horien bizitzak salbatzeko; beraz iragarpen hau oso ondo jaso dugu", esan zuen Brandt-ek, Europar Batzordeak eskualdean laguntza humanitarioa gehituko duen iragarpena eskertuz.

UNICEF-ek 1'1 milioi haurrei tratamendua eskaini ahal izatea espero du

2012an, UNICEFek Sahel-en desnutrizio akutu larria pairatzen duten bost urtetik beherako 1'1 milioi haurri bizitza salbatzeko tratamendua hornitu ahal izatea espero du. Bertan, bederatzi herrialdetako 18 milioi pertsonek lehortearen eta elikadura krisiaren eraginak pairatzen dituztela estimatzen da.
 
Brandt-ek Brusela-n ospaturiko bileraren antolatzaileei eskerrak eman zizkien, hau da Gai Humanitarioetarako Europar Komisarioa den Kristalina Georgieva-ri eta Garapenerako Europar Komisarioa den Andris Piebalgs-i, batez ere Sahel-ek gaur egun bizi duen krisiari zein epe luzeko eraginari aurre egiteko UNICEFi eskainitako laguntzagatik.
 
Europar Batzordeak Alianza Mundial de Resistencia (AGIR) ekimena abian jarri izana ere goraipatu zuen; ekimen honek, Sahel-eko biztanleei etorkizunean krisi bati aurre hobeto egiteko suspertze-ahalmena hobetzeko laguntza eskaintzea bilatzen du.
 

ondorengo hilabeteetan, laguntza behar duten haurren kopuruak gora egingo du

Ondorengo hiru hilabeteetan, laguntza behar duten haur kopuruak gora egingo duela aurreikusten da, eskualdeak orain urteko sasoirik lehorrena eta idorrena bizi baitu.
2012. urtean Sahel-eko eskualdean larrialdirako jarduerak gauzatu ahal izateko, UNICEFek 146 milioi dolar inguru (117,5 milioi euro) behar ditu.
 
"1'1 milioi haurren bizitzak salbatzeko funtsezkoak diren baliabideak benetazko premiaz behar ditugu, horiek desnutrizio akutu larria pairatzeko arriskuan baitaude", adierazi zuen Brandt-ek, elikadura krisiaren tamaina zuzenean ikusi zuenean Niger-era egin berri duen bidai batean.
 
Laguntza honi esker, UNICEFek eskualdean erantzun integrala eskaini ahal izango du, premiazkoenak diren beharrak kontuan izanik: Mali-ko elikadura krisia eta ezegonkortasun jarraia, bertan barne lekualdaturiko 167.000 pertsona daudelarik eta 170.000 pertsonek ondoko herrialdeetara ihes egin dutelarik.