#SahelNOW eta El Hormiguero programa: alarma jo!

UNICEF Espainia-ren Enbaxadoreak diren Ana Duato eta Imanol Arias-ek, Antena 3-ko El Hormiguero programan parte hartuko duten gaur gauean, Afrikako Sahel-eko eskualdean zortzi herrialdetan lehortearen eta elikagairik ezaren ondorioak pairatzen dituzten haurren alde ’alarma jo’-ko dute.

Ana Duato eta Imanol Arias-ek, UNICEF Espainia-ren Enbaxadore gisa UNICEFen proiektuak bisitatu dituzte eta biek ezagutzen dute, aurrez aurre, UNICEFek haurren biziraupenerako eta larrialdiei aurre egiteko gauzatzen duen lana. Ana Duato Haiti-n egon berri dago, birritan, eta biak batera Niger-en egon ziren, krisi honen eragina gehien pairatzen duten Sahel-eko herrialde bat.

Antena 3-ko El Hormiguero programak, Pablo Motos-en zuzendaritzapean, UNICEFen haurren desnutrizioaren aurkakoEgun 1 dohaintzan eman kanpainarekin bat egin zuen urte hasieran eta berriro ere haur kalteberenen alde lankidetzan dihardu, oraingoan Sahel-eko elikadura krisiaren eragina pairatzen duten haurren alde. Haurrekiko duten konpromisoa berriro adierazten dute.

Bost urtetik beherako milioi bat haurrek baino gehiagok desnutrizio akutu larriari aurre egin behar dioteSahel-eko eskualdean eta lehorte zein elikadura eskasia egoerak jarraitzen badu, hil egin daitezke. UNICEF eta beste erakunde batzuk hilabeteak daramatzate prebentzio eta tratamendua eskaintzeko lanean, Afrikako Adarrean gertatu zen egoera berriro gerta ez dadin, bertan milaka haur hil baitziren. 

hondamendia saihes ezazu: unicef hitzarekin sms bat 28028 zenbakira bidal ezazu

Oraingoan, hondamendi humanitarioa saihesteko garaiz gaude. Urte hasieratik, UNICEFen programen bitartez, bost urtetik beherako 140.000 haurrek desnutrizio akutu larriaren aurkako tratamendua jaso dute Sahel-eko zortzi herrialdeetatik bostean. Baina bizitzak salbatzen jarraitu ahal izateko baliabide gehiago behar dira.
 
Sahel-eko elikadura krisiaren alde lankidetzan aritu nahi baduzu, UNICEF hitzarekin SMS bat 28028 zenbakira bidal ezazu.