Siria: haur errefuxiatuen kopuruak gora egiten du
Errefuxiaturiko haurrei eta beraien familiei arreta eskaintzeko erantzun humanitarioa handitzea beharrezkoa da. Urtea bukatu baino lehen errefuxiaturiko haur eta nerabeen kopurua hirukoiztu egingo dela aurreikusten da. Horien premiazko beharrei erantzuteko, UNICEFek 14,4 milioi dolar behar ditu (11,3 milioi euro).
Lau herrialdetan 86.000 siriar errefuxiatu gisa erregistratuak izanik (%50a haurrak eta nerabeak dira), ACNURek zuzentzen duen Siria-rako Erantzunaren Eskualdeko Planaren bertsio berrikusiak zera estimatzen du: 2012ko abenduan 185.000 errefuxiatu egongo dira guztira. Errefuxiatu guztien artean, 90.000 inguru behar bereziak dituzten haurrak izango dira, etaUNICEFek txertoak, babes arloko zerbitzuak, ur edangarria eta saneamendua zein hezkuntza eskaini behar dizkie.Kopuru hori, hasieran aurreikusitako errefuxiaturiko haurren kopurua hirukoiztu egiten du.
Erantzunaren plan berrikusia atzo Geneva-n aurkeztu zen,Siria-rako Foro Humanitarioaren bilera batean eta bertan, Turkia-n, Jordania-n, Libano-n eta Irak-endauden errefuxiaturiko siriar haurrentzako zein beraien familientzako erantzun humanitario handitua zehazten du.
UNICEFek eta bere aliatuek, Jordania, Libano, Turkia eta Irak-eko gobernu eta agintariak barne, baita tokian bertan dauden GKEek, bilakaera bizkorra izan duen egoera honi aurre egiteko eraginkortasunez erantzun dute. Gaur arte, lau herrialdetan kokatzen diren Siria-ko 30.000 haur kalteberek funtsezko laguntza jaso dutela estimatzen da.
UNICEF-ek errefuxiaturiko siriar haurrekin gauzatzen duen lanaren lehentasunak
Hezkuntzan, UNICEFek haurrak eskola publikoetan integratzeko lan egin du, posible izan den tokian, adibidez Jordania-n, bertan doako sarbidea eman zaielarik.
Honetaz gain, UNICEFek errefortzu-ikasgelen bitartezko laguntza eskaintzen du premiazkoa den tokietan, eta haurrei motxilak, uniformeak eta beste eskola-hornigai batzuk eskaintzen dizkie. Jordania-n soilik, gobernuaren laguntzari esker,UNICEFek hezkuntza izateko aukera eskaini die 16.500 haurri eta familietako beste kide batzuei.
UNICEFek emakume eta haurren babeserako premiazko beharrei erantzun die,Haurren Lagun diren Guneak handituz; bertan gune seguruak, errefortzuzko heziketa eta eguneroko trebetasunen ikaskuntza eskaintzen dira. Aholkularitza eta laguntza psikosoziala, osasun arloko langileen eta gizarte langileen trebatzearen bitartez eskaintzen da.
Igarotze-guneetan eta errefuxiatuak jasotzen dituzten erkidegoetan, UNICEFek kalteberak diren 7.000 siriarri ur, saneamendu eta higienerako zerbitzuak eskaini dizkie, higienea sustatzeko eta hondakinen kudeaketarako ekintzak barne.
UNICEFek orain arte munduko toki desberdinetatik jaso izan dituen diru ekarpen guztiengatik eskerrik beroenakeman nahi ditu eta kalteberenak diren siriar errefuxiatuei eskainitako laguntza handitzeko prestatzen ari da, batez ere haurren aldeko laguntza.