Sirian indarkeriaren eragina pairatzen duten guneetara laguntza eramatea premiazkoa da
Siria-n duela hamaika hilabete inguru hasi zen indarkeria eta ehunka haurren heriotza edo zauritzea sortu du. Zenbait txostenen arabera, haurrak hautamenez atxilotu dituzte, torturatuak izan dira edota sexu-abusuak pairatu izan dituzte atxilotuak egin diren bitartean. Azken egun hauetan, gobernuko indarrek Homs hiriko auzo zibilen aurkako bonbardaketak egin dituztela informatu da eta honek, inolako zalantzarik gabe, haur gehiagorengan sufrimendua sortu du.
“Egora honek gelditu egin behar du.Indarkeriaren ondorioz soilik haur bat hiltzen bada ere, hori gehiegizkoa da”, esan du UNICEFen Zuzendari Exekutiboa den Anthony Lake-k. “Siriako agintariei, ezinbestean laguntza behar dutenek laguntza hori jaso dezatela ahalbidetzea eskatzen diegu" UNICEFek ez du Homs hirian indarkeria gertatu den gune horietara heltzeko modurik eta ezin du eraso horien eragina baieztatu, baina iturri fidagarrien arabera (Homs-en aurkitzen den nazioarteko prentsa barne), haurrak indarkeriaren erdian harrapatuta daude. Zaurituek berehala eta baldintzarik gabe osasun arreta jaso behar dute.