Sofía Erreginak ‘Infancia’ erakusketa bisitatu zuen
Infancia. Fotografías de Isabel Muñoz erakusketak atzo BM Sofia Erreginaren eta Bakearen Nobel Saridun Muhammad Yunus-en bisitak izan zituen. Biek Isabel Muñoz argazkilariak El País Semanal aldizkariaren eta UNICEF Espainiaren proiektutik abiatuta egindako lana ikusi nahi izan zuten. Erakusketaren irekiera Mikrokredituen Munduko V. Gailurraren baitan gertatu da Valladolid-eko Patio Herreriano Museoan eta 2012ko urtarrilaren amaierara arte egongo da ikusgai.
Isabel Muñoz eta Manuel Blanco erakusketaren komisarioa egon ziren BM Erreginarekin. Azken horrek interes handia azaldu zuen bertan erakusten diren haurrek bizi duten egoera eta ingurunearekiko. Sofiarekin batera, hainbat pertsona ospetsuren artean, Soraya Rodríguez Nazioarteko Lankidetza eta Garapenerako Estatu Idazkaria, Alicia García Gaztela eta Leoneko Kultura Sailburua, Francisco Javier León de la Riva Valladolideko Alkatea, Consuelo Crespo UNICEF Espainiako Presidentea, José María Lara UNICEF Gaztela eta Leoneko batzordeko Presidenteorde eta UNICEFen Laguna den Mayte Martínez atleta egon ziren.
Infancia. Fotografías de Isabel Muñozerakusketak, irudi, bideo eta testuen bitartez, Europa, Afrika, Amerika eta Asiako 20 herrialdetako haurren errealitate eta eskubideak islatzen ditu. UNICEFek, Atzerriko Gaietako eta Lankidetzarako Ministerioaren Nazioarteko Lankidetzarako Estatu Idazkariak, Mikrokredituaren Gailurraren Kanpainak eta Valladolid-eko Patio Herreriano Museoak babestuta eta antolatuta, erakusketak XXI. mendeanhaurtzaroaren alorreko aurrerapeneta erronkei buruzko ikuspegia eskaintzen du, irudikatutako haur bakoitzaren bizitzaren bitartez.
Argazkiak 2009an egin ziren, El País Semanal aldizkariak Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenaren 20. urteurrena ospatzeko izan zuen ideiatik abiatuta. Isabel Muñoz-ek (2009an Arte Ederretako Merituaren Urrezko Domina jaso zuen), 20 herrialdetara bidaiatu zuen bere kameraren bitartez bertako belaunaldi berrien errealitateak jasotzeko. Berarekin batera islatzen dute errealitate hori El País Semanal aldizkariko Lola Huete, Rafael Ruiz, Pablo Guimón, Quino Petit eta Sergio C. Fanjul kazetariek.Proiektuan UNICEFeko hirurogeita hamar profesionaletik gora eta UNICEFekin lan egin ohi duten hemeretzi GKEk hartu zuten parte. Proiektua ez litzateke posible izango herrialde bakoitzeko haur eta familien parte-hartzeagatik ez balitz.
Manuel Blanco, "Infancia" erakusketaren Komisarioak, instalazio bat egin du erakusketa honetarako. Bertan, haurrakespazioan zutik daudela, bizitza eskuratu etaikusleen artean nahasten dira. Hartara, bisitariekin harremanak sortzen dira, beren istorioen parte izan daitezen eta babestu beharreko beren eskubideak azaltzen dituzte.Infancia erakusketak milioi erdi bisitaritik gora izan ditu aurretik Bartzelonako CaixaForumen eta Valentziako IVAMen egindako erakusketetan.