UNICEF Garapenerako Laguntzaren Eraginkortasunari buruzko Foroan
Egun hauetan, Laguntzaren Eraginkortasunari buruzko Goi Mailako 4. Foroa ospatzen ari da Busan-en (Hego Korean). Bertan biltzen dira garapen bidean dauden herrialdeak eta emaileak (gobernuak, erakunde aldeaniztunak eta gizarte zibilekoak, baita sektore pribatua ere). Horiek guztiek garapenerako laguntzaren eraginkortasuna ebaluatuko dute.
Bilera gaur hasi eta abenduaren 1ean amaituko da eta Erroma-ko Foroaren (2002), Paris-eko Foroaren (2005) eta Accra-ko Foroaren (2008) jarraipena da. 2.500 ordezkari bertaratuko dira eta laguntzaren eraginkortasunaren printzipioen ezarpena berrikusteaz gain, laguntzaren etorkizunari buruzko eztabaida jarraituko dute.
Eztabaidako gaiak: garapenerako lankidetzak60 urtetan zehar izan duenbilakaera, eragile eta tresna berriak txertatuz. Hala ere, pobreziaren aurkako borroka, ekitate eta garapen jasangarriarekiko konpromisoa mantentzeko beharra ez da zalantzan jartzen.
Nazio Batuak ere parte hartuko du; 8 ordezkari joango dira eta dagozkien aholkulariak. UNICEFen delegazioan parte hartuko dute: Tony Lake Zuzendari Exekutiboak eta Björn Gillsäter GMAren Sistema Aldeaniztunaren Azterketa Unitateburuak.
garapenerako laguntza haurren heriotza-tasa murriztearekin lotuta dago
Foro honen ospakizuna UNICEF eta Erresuma Batuko Save the Children-en argitalpen berri batekin bat dator: Progress in Child Well-being: Building On What Works. Argitalpenak haurren ongizatearen aurrrerapen nabarmena erakusten du. Txostenaren arabera, aurrerapen hori mundu mailan borondate politiko handiagoa eman delako gertatu da; babeserako politikak egin eta behar bezala zuzendu baitira.
Azken hamarkadetan egindako aurrerapen handienen artean,haurren heriotza-tasa gutxitzea da nabarmentzekoa.Egunero, 1990ean baino 12.000 haur gutxiago hiltzen dira. Gainera, desnutrizioarekin lotutakohazkuntzaren atzerapen-tasa murriztu da, % 40tik % 29ra. Bestalde, hezkuntzaren alorrean ere,matrikulazio-tasa igo egin da. Txostenak dioenez,lotura estua dago garapenerako laguntzaren eta haurren heriotza-tasaren murriztearen artean.
“Emaitza nabarmenak ikusi ditugu, herrialdeen konpromisoaz borondate politiko handia eta nazioarteko komunitatearen babesa jaso baita, emaileena batez ere, sektore sozialean inbertitzeko”, adierazi zuen Anthony Lake-k, UNICEFen Zuzendari Exekutiboak.
Txostenean azpimarratutako herrialdeen arteanBangladesh dago. Bangladesh-eko hazkuntza ekonomiko handiak pobrezia murrizteko programak sustatzen lagundu du eta, beraz, elikadura eta hezkuntza jasotzeko aukerak hazi dira. Herrialdea haurren heriotza-tasa altuena duten estatuen artean dago kokatuta eta 1990etik 2010era % 67 jaitsi da bost urtetik beherako haurren heriotza-tasa.
Txosten horretan, UNICEF eta Save the Children-ek azpimarratu nahi dutenez, aurrerapenak egin badira ere, asko dago egiteko oraindik, eta beharrezkoa da arreta gehiago jartzea ekitateari familia pobreenetan. UNICEFen kalkuluena arabera, haurren heriotza-tasa murrizteari buruzko Milurteko Garapenerako Helburua azkarrago lor daiteke neurri horretako hurbilpena badago.