UNICEFek eta Triodos Bank-ek, haurren eskubideen alde bat egiten dute

UNICEF, Cuenta Triodos-eko 4.000 bezero baino gehiagok emandako 100.000 euroko dohaintzaren zati bat jasoko duten 17 gizarte erakundeetako bat da. Triodos Bank-ek, honela mundu guztian haurren eskubideak bermatzeko helburuaren aldeko pausu bat gehiago ematen lagunduko du.

“UNICEF Espainia-k, haur guztiek beraien funtsezko eskubideak bermatuak izan ditzaten lan egiten du. Triodos Bank-ekin egingo dugun bateraturiko lanak, sozialki erantzulea den inbertsioa sustatzea ahalbidetu du, gaur egun bizi dugun krisi global honen garaian hain garrantzitsua dena. Krisiaren eragina lehen pairatzen dutenak haurrak dira, beraiek baitira kalteberenak, eta honelako lankidetzei esker, haurrenganako inbertsioa bermatu ahal izango dugu, 155 herrialde baino gehiagotan UNICEFek pobreziaren aurkako programak sustatuz", adierazi du UNICEF Espainia-ko Zuzendari Exekutiboa den Paloma Escudero-k.

Cuenta Triodos, aurrezpen arduratsurako kontua da eta banketxeko gardentasun printzipioari eta bere gizarte, kultur zein ingurumen arloko inbertsio politikari loturik dago. Gainera, bezeroari bere interesen osotasuna edo horien zati bat GKE bati dohaintzan emateko aukera eskaintzen dio, errenta aitorpenean izango duen zerga-kenkariarekin.
 
“Aurrezten dugunean, baloreak ere garrantzitsuak dira, ez soilik prezioa. Gure bezeroetako asko, banketxeak bere diruarekin izango duen erabilpenaz arduratzeaz gain, bere interesen zati bati uko egiten diote erakunde desberdinetara bideratzen dituztelarik, hain zuzen ere Giza Eskubideak, garapenerako lankidetza, naturaren kontserbazioa edota bidezko merkataritza sustatzendituzten erakundeetara", adierazi du Triodos Bank-eko Zuzendari Nagusia den Esteban Barroso-k.