UNICEFek Siria-ko Homs hirian haurrak eta emakumeak erail dituztela salatzen du
Atzo UNICEFek zenbait haur eta emakume ustez erailak izan direla salatu zuen; gorpuak Siria-ko Homs hirian aurkitu zituzten igandean.
Siria-ko berrien eta nazioarteko komunikabideen arabera, Homs hiriko Karm el-Zeytoun auzoan aurkituriko biktimen arteanhaur txikiak zeuden. Gorpuhauetako batzuk, lepoa moztuta aurkitu zituzten. Beste batzuk berriz, torturen seinaleak zituzten.
“Mota honetako krudeltasuna onartzea zaila da, batez ere biktimen artean haurrak daudenean, beraiek kontrolatzen ez dituzten gertaeren ondorio okerrenak pairatzen dituztelako", adierazi zuen UNICEFen Eskualderako Zuzendaria den Maria Calivis-ek. “Krisi honetan parte hartzen duten guztiei haurrak babesteko erantzukina bete dezatela premiaz erregutzen diegu”.