UNICEFek Siriako krisiaren eragina pairatzen duten haurrei zuzenduriko erantzuna areagotzen du

Ondoko herrialdeetan errefuxiatzen diren Siriako hamarka milaka haurren hezkuntza, osasun edo beste zenbait arloetako beharrak premiaz asetzeko prestatu dituen planak ezagutzera eman ditu UNICEFek.

Plan hauek Geneva-n aurkeztu ziren, Errefuxiatuentzako NBEaren Goi Mandatariak koordinatzen duen sei hilabetetarako Nazio Batuen erantzun plana ezagutzera eman zenean.

Aurkezpen ekitaldian emandako hitzaldian, Ekialde Ertainerako eta Afrikako Iparralderako UNICEFen Eskualdeko Zuzendaria den Maria Calivis-ek zera adierazi zuen: haurrek iaztik Sirian bizi den indarkeria boladaren eraginak ere pairatu dituzte.

HAURREK KRISIAREN ERAGINAK PAIRATZEN DITUZTE

Nazio Batuen arabera, gutxienez 500 haur hil dira orain arte, beste ehunka haur zaurituak gertatu dira, atxilotu egin dituzte edota gehiegikeriak pairatu dituzte. Eskolek itxita jarraitzen dute eta osasun zentroak itxita daude edota bertaratzea arriskutsua da familientzat.

"Egunero, telebistaren bitartez Siria-ko haurren historia eta irudi lazgarriak ikusten ditugu", esan zuen Calivis-ek. "Ez dago zalantzarik: Siria-ko haurren gehiengoak krisiaren eragina pairatzen dute (fisikoki edota psikologikoki)".

Siria-tik Jordania-ra, Libano-ra eta Turkia-ra ihes egin duten erregistraturiko 30.000 errefuxiatuetatik gehienak emakumeak eta haurrak dira.

Gehitzen doan biztanle horien oinarrizko beharrak asetzeko asmoz (Siria barnean haurren alde egiten duen lanaz gain), UNICEFek bere baliabideak mugiarazi ditu hezkuntza, haurren babesa, ura eta saneamendua bermatzeko asmoz.

"Gobernuko erakundeekin eta kideak diren GKEkin osaturik dugun lan sarean oinarritzen gara kanpamenduetan bizi diren edota tokiko erkidegoetan jasorik dauden familietara heltzeko", esan zuen Calivis-ek.

lekualdaturiko haurrak babestea

Funtsezko elementua, Siria-ko haurrek jasotzen dituzten herrialdeetan hezkuntza jarraitu ahal izatea bermatzea da.Hezkuntza, jolas eta kultura arloko beste jarduera batzuk ere antolatzen dira eta arazo psikosozialak pairatzen dituzten haurrek behar duten laguntza jasotzen dute.

UNICEF y bere aliatuek, eskoletan eta beste toki batzuetanHaurren Lagun diren Guneak sortuko dituzte; gune hauek irakasle, zaintzaile eta gizarte langileek arreta psikosozial gehigarria behar duten haurrak identifikatzea ahalbidetzeko diseinatuak izan dira, baita ere beraien esperientziak gainditzen lagunduko dizkieten jarduerak gauzatzeko gune gisa.

Siria-ko lekualdatuak kokatzen diren babes guneetan, uraren eta saneamenduaren baldintzak ebaluatuko dira etaheldu berriak diren familiei higienerako kit-akemango zaizkie.

Honetaz gain, lekualdaturiko familiei beraien seme-alaben osasun eta nutrizio arloko beharrak bermatu ahal izateko laguntza eskaintzeko programak abian jarriko dira.