UPS UNICEFekin lankidetzan, Sahel-eko haurrentzako hornigaien banaketan
UPSren lankidetzari esker, UNICEFek Mauritaniara ezinbesteko hornigaien urteko lehen bidalketa egin du hegazkinez. Mauritania, Sahel-eko eskualdean elikadura krisia pairatzen duten herrialdeetako bat da.
Igande goizaldean Colonia-tik (Alemania) atera zen UPSren hegaldiak, UNICEFen laguntza humanitariorako oinarrizko hornigaiak zeramatzan, elikadura, osasun, hezkuntza, ur, saneamendu eta higiene arloko produktuak barne, guztira 102.000 librako balioa zuena (125.128 euro).
Hornigaiak hegazkinez bidaltzeak, larrialdiaren eragina pairatzen duten erkidegoetan banaketa egiteko denbora askomurrizten du. UPS UNICEFekin bizkor koordinatu zentoki desberdinetatik larrialdietarako produktu hauen bidalketa azkartzeko asmoz, hala nola UNICEFek Copenhagen duen Horniketa Zentrotik, Madril-etik, Lier eta Toulouse-tik, Nouakchott-en (Mauritanian) apirilaren 22an, igandean, entregatzeko.
"Benetan eskerrak eman nahi dizkiogu UPSenpresari, berriro ere Sahel-eko eskualdera hornidurak eramateko beraien esperientzia eta zerbitzuakdohaintzan emanez UNICEFi laguntzegatik eta larrialdi egoeretan beti emandako laguntzagatik. Enpresa honek,larrialdi humanitario egoeretan ezinbesteko hornidurak bizkor mugitu behar direla ulertzen du, biziaren eta heriotzaren arteko desberdintasuna izan baidaiteke", esan du UNICEF Estatu Batuetako Batzordeko Presidentea den Caryl Stern-ek.