Valencia OPEN 500 txapelketa, haurren eskubideen alde
Haurren eskubideak, datorren urriaren 20tik 28ra bitartean ospatuko den Valencia OPEN 500 txapelketako protagonista izango dira.
Valentzia-n gertatzen diren kirol ekimen garrantzitsuenetarikoa den txapelketa honen hamargarren urteurrenean, UNICEFek munduan milioika haurren bizitzen benetako aldaketak lortu ahal izateko gauzatzen duen lana babesteko konpromisoa hartu du tenis txapelketak.
Valencia OPEN 500 txapelketak, sarrera bakoitzeko 0'50€ UNICEFek haurren biziraupenen alde burutzen duen lanera bideratuko du, lan arlo hori funtsezkoa baita haur kalteberenen osasun baldintzak hobetzeko.
Ekitaldian zehar, UNICEF Valentziar Erkidegoko Batzordeko boluntarioak Ciudad de las Artes y las Ciencias gunean kokatuko den fun park-eko gunean izango dira eta bisitariak bertan erakundearen informazioa eskatu ahal izango du edota UNICEFen opari eta produktuak erosteko aukera izango du.
HAurren biziraupenaren aldeko borroka
UNICEFentzat, biziraupena haurren lehen eskubidea da. Erakundeak munduan haurren heriotza tasa murrizteko gauzatzen duen lana, osasun, nutrizio eta ur eta saneamendu arloko programetan zehazten da.
UNICEFek garatzen dituen jarduera nagusiek, haurren desnutrizioaren prebentzio eta tratamenduarekin, beherakoaren kasuan ahoz berhidratatzearekin, amagandiko edoskitzearen sustapenarekin, saihes daitezkeen gaixotasunen aurkako immunizazioarekin edota malaria ekiditeko eltxo-sareen banaketarekin dute zerikusia.
2011. urtean, UNICEFek ondoko emaitzak lortzen lagundu zuen: 10 milioi haurrek elgorriaren aurkako txertoa jaso zuten, 7 milioi pertsonak ur edangarria eskuragarri izan dute eta malaria eragozteko 14.500.000 eltxo-sare banatu ziren.