Blame and Banishment: The Underground HIV Epidemic Affecting Children in Eastern Europe and Central Asia
Blame and Banishment (Errua eta Erbestea) txostenak, Ekialdeko Europan eta Erdialdeko Asian oraindik GIBari erantzuna emateko dauden hutsuneei aurre egiteko deia da.GIBarekin bizi diren, arriskuan dauden edota kalteberak diren haur eta nerabeen eskubideak eta duintasuna babesteko deia da. Berdintasunezko, konfiantzazko eta arretazko esparrua eraikitzeko deia ere bada, haurrak errudun bihurtu eta erbesteratu gabe.
Txosten honek, GIBarekin bizi diren haurren, familien eta gazteen esperientziei ahotsa ematen die.Haien istorio etsiak, gizartetik baztertuak eta markatuak agerian jartzen ditu, baina baita haien kemena eta itxaropena. Haien beharrei erantzuna ematean gertatzen diren hutsune sistematikoak aztertzen ditu eta zenbait praktika on azpimarratzen ditu. Haur eta gazte hauek aurre egin beharreko kontraesanak ere deskribatzen ditu, batez ere beraien egunerokotasunean GIBa hartzeko arrisku gehiago dutenak: gizarteek arau sozialetara molda daitezen nahi dute, baina baztertu egiten ditu eta moldatu gabetzat hartzen ditu; osasun sistemek eta babes sozialek ez diete haien beharrei erantzuten eta bizitza normala izateko aukerak murrizten dizkie, baina haien egoerari aurre egin ezin diotenean errua beraiei egozten diete.
Txostena ingelesez soilik dago eskuragarri