Haurrak Espainian: Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenaren 20. urteurrena. Burutu gabeko erronkak
Txosten hau, Espainiako haurren erradiografia da: Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena indarrean sartu zenetik igaro diren 20 urteetan lortutako emaitzak zeintzuk diren eta, batez ere, oraindik aurre egin behar diegun erronkak non dauden, bereziki premiazkoenak edota guztion aldetik ahalegin handiagoa eskatzen dutenak.
Txostenaren lehenengo atalean, Espainiako haurren oinarrizko argazkia dago: zenbat haur dauden, non eta nola bizi diren, zer ikasten duten, atzerriko haurrak, etab. Agian datu ezagunak, baina haien behar eta eskubideez hausnarketa egin baino lehen, nahitaez gogoratu beharrekoak dira.
Bigarrenez, Espainiako haurren egoeraren argazki kualitatiboagoa eta ezinbestean selektiboagoa dator. Azter litezkeen gai esparru zabalean, Haurren Eskubideen Batzordeak egindako azterketa hartu dugu erreferentzia gisa, honela batez ere ekimen publikoaren esparruan kokatu gara (familiarteko edo gizarte mailako esparruetan baino).
Hirugarren atala haurren pobreziaren ikuspegi kezkagarriaz ari da. Horretarako Cáritas-Fundación FOESSAren ezinbesteko laguntza izan dugu, erakunde honek ibilbide ezaguna eta Espainiako pobrezia eta bazterketa sozialaren ikerketan eskarmentu handia baitu.
Txostena, azkenik, bere izatearen arrazoi nagusiarekin amaitzen dugu: egindako ikerketatik ateratzen den ondorio eta gomendio multzoarekin, espero baitugu Espainian Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena gauzatzen lagunduko duela.
Azkenik, txosten honek dakarren berrikuntza nagusia gehigarri moduan jartzen dugu: Espainian lehen aldiz Haurren Ongizateari buruzko Adierazle Sistema argitaratzen da, UNICEF eta Observatorio de Infancia de Asturias erakundeen arteko lankidetzaz osatua. Horretarako Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasunaren Ministerioaren laguntza eta aditu talde zabal baten laguntza izan dugu.