Haurren egoera Asian eta Ozeano Barean 2008
UNICEFek argitalpen honen urteko edizioaren lehen alea aurkezten du, 2008ko Haurren Egoera Munduan txostena osatuko duena.Agiriak Asia eta Ozeano Bareko haurren biziraupenari buruzko joeren azterketa zehatzagoa egiten du, eskualde horretan munduko haurren erdia bizi baita.
Lurralde horretako hazkunde ekonomikoak, munduko azkarrena 1990tik aurrera, milioika pertsona atera ditu pobrezia egoeratik.UNICEFentzat edozein herrialdetako giza garapenaren eta haurren eskubideen arloko aurrerapenak ezagutzeko funtsezko adierazgarria den haurren biziraupenak, nabarmen egin du hobera. Hala ere, lorpen horiek desberdintasun sakonen itzalean daude; adibidez, osasun arloko arreta ez dago sarritan baztertuenentzako eskuragarri.