UNICEF – Espainiako Batzordearen 2009ko Memoria
UNICEF – Espainiako Batzordearen urteko memoriak erakundeak azken urtean burutu dituen jarduerak laburbiltzen ditu, urteko kudeaketa ekonomikoaren kopuruak barne.
2009. urtea krisiak, elikagaien segurtasun ezak, gatazkek eta hondamendi naturalek markatu dute eta kaltetuenak etxe pobreenak izan dira, eta horien barruan, haurrek jasan dute alderik gogorrena. Baina, era berean, Milurteko Garapenerako Helburuetan eman diren zenbait aurrerapen nabarmentzekoak dira, hala nola, haurren heriotzaren murrizpena, eskolara joaten diren haurren kopuruaren igoera edo ur edangarriaren hornitzeko zerbitzuaren zabalpena. UNICEFek badaki egun, inoiz baino gehiago, haurrengana bideraturiko inbertsioa mantendu eta gehitu egin behar dela.