UNICEFen urteko txostena 2007
UNICEFen 2007. urteko Txostenak, munduko haurren eta beren familien alde 155 herrialde eta lurraldetan gauzatzen duen zeregina deskribatzen du. Txostenak, UNICEFek Milurteko Garapenerako Helburuak lortzeko eginkizunean batu dituen aliatu sare handiaren arazoak eta lorpenak modu orokorrean aurkezten ditu.
Puntu hauek nabarmendu behar dira: bost urtetik beherako haurren heriotza tasaren murrizketa historikoa, 2006an 10 milioi baino gutxiagokoa izan zena; larrialdi egoeratik ateratzen ari diren herrialdeetan haurren eskolatzea sustatzeko burutu diren kanpainak; amagandik seme-alabei GIBaren transmizioa prebenitzeko programa berriztatzaileak; eta naturaren hondamendietan edo gizakiek sortutako gatazketan,lekuan bertan emandako erantzunak