Amagandiko edoskitzea funtsezkoa da haurren biziraupenerako
Amagandiko Edoskitzearen Mundu mailako Astea ospatzen dela eta, UNICEFek zera adierazten du: praktika hau bultzatzen duten nazio mailako politika sendoek garapen bidean dauden herrialdeetan bizi diren bost urtetik beherako milioi bat haur ingururen heriotza saihestea ahalbidetuko lukete.
Mundu mailako amagandiko edoskitzearen tasaknahiko geratuta egon dira garapen bidean dauden herrialdeetan, 1995eko %32tik 2010ean %39ra heldu arte, nahiz eta amagandiko edoskitze esklusiboak urtero milioika haurren heriotza sortzen duten beherakoa eta pneumonia bezalako gaixotasunak saihesten dituenaren froga sinesgarriak dauden. “Amagandiko edoskitzea modu eraginkorreagoan sustatuko balitz eta emakumeak amaren esnearen ordezkoen merkaturatze erasotzailetik babestuko balituzte, haur gehiagok bizirik irauten dutela eta gaixotasun zein desnutrizio tasa edota hazkuntza atzerapen txikiagoarekin aurrera egiten dutela ikusiko genuke", adierazi zuen UNICEFeko Zuzendari Exekutiboa den Anthony Lake-k. Amagandiko edoskitze tasak hobetzeko aurkitzen ditugun zenbait oztopo honakoak dira: amaren esnearen ordezkoen egileek burutzen duten merkaturatze orokor eta etikarik gabekoa, amatasun-baimenak bultzatzen ez dituzten nazio mailako politika urriak, eta amagandiko edoskitzea ez praktikatzeak dakartzan arriskuak ez ulertzea.
Ekainean, mundu mailako agintariak Washington DC-n bildu ziren,Haurren biziraupenaren aldeko konpromisoa: promesa berritua mugimenduaren barnean; bertan,saihestu daitezkeen haurren heriotzekin bukatzekolan egiteko konpromisoa adierazi zuten. Mundu mailako Amagandiko Edoskitzearen Astea, praktika honek haurren heriotzaren murrizketan jokatzen duen funtsezko papera berresteko aukera paregabea da.
2008an The Lancet aldizkariak nutrizioaren inguruan argitaraturiko sailak zera argitaratu zuen:amagandiko edoskitzea jasotzen ez duen haur batek, amagandiko edoskitzea soilik jasotzen duen haur batek baino 14 aldiz aukera gehiago ditu hiltzeko bere bizitzako lehen sei hilabeteetan. Amaren esneak haur batek dituen nutrizio arloko behar guztiak asetzen ditu eta haurren biziraupenaren aldeko praktika hobeenetakoa eskaintzen du, kostu nagusia amaren nutrizioa baita. “Amagandiko edoskitzea haurtxoentzako, amentzako eta familientzako onura gisa baloratzeaz gain, epe luzean gobernuek lortuko duten aurrezteagatik ere baloratu behar da", esan zuen Lake-k.