Egun bat dohaintzan eman desnutrizioaren aurka
Paloma Acedo, UNICEF Espainia-ko Marketing ArduradunaHaurren desnutrizioaren aurkako borroka da gaur egun UNICEFen dugun erronka garrantzitsuenetako bat. Hori dela eta, 2001 amaiera honetako diru-bilketarako kanpainaren ardatza izatea nahi dugu.
Egun 1 dohaintzan eman kanpainaren helburua, jendarteahaurren desnutrizioaren arazo larriaren inguruankontzientziatzea da. Gaur egun mundu osoanbost urtetik beherako 200 milioi haurrek pairatzenduten gaitza da desnutrizioa. Horrez gain, berau prebenitzeko dauden 1.000 egun erabakigarriei buruz herritarraksentsibilizatu nahi ditugu; amaren haurdunaldian hasi eta haurrak bi urte betetzen dituenera arte dira erabakigarriak 1.000 egun horiek.
Pau Gasol eta Ana Duato, UNICEF Espainia-ko Enbaxadoreek, izan dira kanpainaren irudia eta Rodrigo Cortés zuzendariak egin du telebistarako iragarkia.
Kanpainan parte hartzeak ez du askorik kostatzen, DIA hitza idatzi eta SMS bat bidali behar da 28028 zenbakira.SMSaren kostuari esker (1,20 euro), UNICEFek egun batean zehar haur baten desnutrizio akutua trata dezake. Beste era batera esanda, mezu bakoitzak ez du SMS bat ematen, haurren desnutrizioaren aurkako egun bat ematen ari baikara dohaintzan.
Kanpaina online ere egin da, Omar txikiaren istorioa azaltzen duen film labur interaktiboaren bitartez .Film labur horretan islatzen diraUNICEFek 1.000 egun erabakigarri horietandesnutrizioa prebenitu eta tratatzeko egiten dituen hainbat jarduera.
Film labur hori online ikus daiteke www.dona1dia.com webgunean eta, gainera, gure bizitzan berezia izan den egun bat eman diezaiokegu dohaintzan UNICEFi. Dohaintza handiagoak ere egin daitezke, 42 eurokoak, adibidez. Zenbateko horri esker, haur batek desnutrizioa gainditzeko behar duen tratamendu osoa eskain daiteke.
Anima zaitez eta lagun iezaguzu milioika haurren desnutrizioaren aurka borrokatzen. Eskerrik asko!