Gabonetan haurrekiko elkartasuna adierazten duten enpresak: Ikea, Energizer eta H&M-k hezkuntza proiektuak babesten dituzte

Hezkuntza, funtsezko eskubidea da eta gizabanakoen zein gizartearen garapenerako erabakigarria da. Izan ere, garapen bidean dauden herrialdeetako milioika haurrek pairatzen duten pobreziaren gurpil zoroa ezabatzen eta haien bizi kalitatea hobetzen laguntzen du.

IKEA

Zazpigarren urtez jarraian, UNICEF, Save the Childre eta Fundación IKEAk Peluches para la Educación ekimena gauzatzeko batu dira. Urtarrilaren 5era arte IKEA dendetan erositako panpina bakoitzeko, Suediako enpresak euro 1eko dohaintza emango die UNICEF eta Save the Children erakundeei, Afrikan, Asian eta Europan gauzatzen dituen haur hezkuntza proiektuentzako.

IKEA dendetan, 60 panpina ezberdin baino gehiago aurki daitezke eta horien prezioa 0,50€ eta 24,99€ bitartekoa da. Panpinaren prezioa kontuan hartu gabe, saldutako panpin bakoitzeko, hezkuntzara bideratzeko asmoz IKEAk euro bat emango du dohaintzan; eta gauza bera egingo du jatetxean saldutako haurrentzako menuarekin.

 

ENERGIZER

Energizer-ek abian jarri duen Light Up for Africa kanpainak, Mauritaniako urrutiko zein landa guneetako 267 eskola eguzki panelen bitartez argitzea du helburu, bertan haurren matrikulazio tasa soilik %57koa baita.

 
Iluminaafrica webgunean sartuz gero, Energizer-ek diseinatu duen joko baten bitartez parte har daiteke ekimen honetan; bertatik, pertsona bakoitzak bere energia positiboa Mauritania-ko eskoletara bidali ahal izango du.
 
Pila bat kargatzea bezalako keinu sinple batekin, Mauritania-rako argindar minutuak gehitzen joatea lortzen da, honela milaka haurrek eskolaz gozatu ahal izango dutelarik. Horretaz gain, Gabonetan saltzen den pila pakete bakoitzeko,enpresak 4 zentimo emango dizkio dohaintzan UNICEFi.
 

H&M

Gabon hauetan ere, UNICEF Espainia-k dituen denda guztietan, H&M-k elkartasunezko arropabilduma jarri du salgai, orotara bederatzi jantzi dituelarik. Horietako bat erosita, H&M-k 50 zentimo emango dizkio dohaintzan UNICEFi ,Bangladesh-en aurrera daramatzanhezkuntza proiektuetara bideratuko direnak .

Hiru ekimen hauekin lankidetzan arituz, UNICEFek haurren hezkuntzaren alde gauzatzen duen lana laguntzen arituko zara.